Udagazte Udalekuak uztailean egingo dituzte eta izena emateko epea ekainean izango da.
Ekainaren 2tik 17ra bitartean Garagardoaren Ibilbideak aukera emango du gozatzeko edari horren eskaintza zabalaz 20 establezimendu parte-hartzaileetan. Gainera, bide orrian 15 tabernako zigiluak lortzen dutenek, eta APILLeko bulegotan uzten dituztenek ekainaren 19a baino lehen, aukera izango dute eskuratzeko asteburupasa Oktoberfesten bi lagunentzat. Halaber, 10 garagardoko sorta lortu ahalko da. Bestalde, garagardoren bat hartzen dutenek egun horietan ibilbideko establezimendutan boletoa jasoko dute bereganatzeko zozketatuko diren 16 garagardo sortak.
Lamuzako Eskolako Guraso Elkarteak antolatuko du, udalaren diru-laguntzaz, “Laudio Summer Camp 2018”; aisialdirako ingeleseko bi asteko egitaraua. Ekimena ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean egingo dute, 9:30etatik 13:30ak arte. Komunikazio guztia ingelesez izango da eta ekintzak nola kanpoan hala ikastetxeko instalazioetan egingo dira.Izen emateak Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria sailean egin daitezke edo telefonoz (944 03 48 50) ekainaren 4etatik 8ra, 9:00etatik 13:00etara.Udalekuaren prezioa 85€ izango da eta 10 lagunez osatutako bi talde egiten saiatuko dira. Batetik lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak eta bestetik 4., 5., eta 6. mailakoak. Dauden tokiak baino izen emate gehiago egonez gero, ekainaren 12an udaletxean zozketa egingo dute.
Kultura Etxean egiten diren margoketa eta kartonaje tailerren lanak ikusteko aukera emango dute ekainaren 4tik 9ra bitartean, 17:00etatik 20:30ak arte. Erakusketa Lamuza Aretoan egongo da.