Astelehena, ekainak 25



14:00

San Joaneko bazkaria

Toki On jatetxea, Laudio | Bazkaria

Larrazabal, Landaluze eta inguruko emakumeek uztailaren 1ean tradizio bihurtu den San Joaneko bazkaria egingo dute. Topaketa Toki Onen izango da. Izena ematea beharrezkoa izango da ekainaren 25a baino lehen, jatetxean bertan edo 94 601 67 07 telefono zenbakian. Taldeak, ohitura mantentzeko, belaunaldi gazteak animatu nahi ditu ekimen horretan parte har dezaten.

San Joaneko bazkaria Toki On jatetxea

Larrazabal, Landaluze eta inguruko emakumeek uztailaren 1ean tradizio bihurtu den San Joaneko bazkaria egingo dute. Topaketa Toki Onen izango da. Izena ematea beharrezkoa izango da ekainaren 25a baino lehen, jatetxean bertan edo 94 601 67 07 telefono zenbakian. Taldeak, ohitura mantentzeko, belaunaldi gazteak animatu nahi ditu ekimen horretan parte har dezaten.


17:00

Reumatologia zahartzaroan. Hezur osasuntsuak!

Erretiratuen kluba, Urduña | Hitzaldia

Reumatologia zahartzaroan. Hezur osasuntsuak! Erretiratuen kluba

09:30
13:30

Laudio Summer Camp

Lamuza Ikastetxea, Laudio | Ikastaroa

Lamuzako Eskolako Guraso Elkarteak “Laudio Summer Camp 2018” antolatuko du (udalaren diru-laguntzaz); jolas-jardueretan oinarritutako bi asteko ekintza. Ekimena ekainaren 25etik uztailaren 6ra izango da, 9:30etatik 13:30ra bitartean. Komunikazio guztia ingelesez izango da eta ekintzak nola kanpoan hala ikastetxeko instalazioetan egingo dira. Izen ematea Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria sailean egin daiteke edo 94 403 48 50 telefonoan goizeko ordutegian, ekainaren 4tik 8ra bitartean. Udalekuaren prezioa 85€ izango da eta 10 lagunez osatutako bi talde egiten saiatuko dira. Batetik, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak eta, bestetik, 4., 5., eta 6. mailakoak. Tokiak baino izen emate gehiago balira, ekainaren 12an udaletxean zozketa egingo litzateke.

Laudio Summer Camp Lamuza Ikastetxea

Lamuzako Eskolako Guraso Elkarteak “Laudio Summer Camp 2018” antolatuko du (udalaren diru-laguntzaz); jolas-jardueretan oinarritutako bi asteko ekintza. Ekimena ekainaren 25etik uztailaren 6ra izango da, 9:30etatik 13:30ra bitartean. Komunikazio guztia ingelesez izango da eta ekintzak nola kanpoan hala ikastetxeko instalazioetan egingo dira.

Izen ematea Hezkuntza, Berdintasuna eta Gazteria sailean egin daiteke edo 94 403 48 50 telefonoan goizeko ordutegian, ekainaren 4tik 8ra bitartean.

Udalekuaren prezioa 85€ izango da eta 10 lagunez osatutako bi talde egiten saiatuko dira. Batetik, lehen hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak eta, bestetik, 4., 5., eta 6. mailakoak. Tokiak baino izen emate gehiago balira, ekainaren 12an udaletxean zozketa egingo litzateke.