11:00 // VII. Paella Txapelketa 12:00 // Poteo joteo 14:30 // Sari banaketa 17:00 // Rafa Olabarriaren I. Memorialeko eskupilota partiduen finalak 18:00 // Elektrotxar.A.G.A. 18:00 // Buruhandiak Galtzagorri kultur elkartearen eskutik 19:00 // Zunba 20:30 // Dantza poteoa Untzuetarekin 23:00 // Kontzertuak: La Txirla Records + Picadura + Ingo al deu?
Abuztuko ilargi betea aprobetxatuz, beste urte batez Peñalba igoko dugu ilunabarra ikusteko uztailaren 27an.
Badatoz Laudioko Gaztelekuak antolatutako Udagazte Herri Udalekuak, 10-16 urte bitarteko gazteei bideratutak (LH5- DBH4) “Gazteok erabaki, gazteok eraiki” lemapean gazteek bere udalekua moldatuko dute. Horretarako, guztien artean zer ekintza eta irteera egingo dituzten erabakiko dute: Mendi-irteerak, musika, dantzak, txangoak, jolasak, eskulanak, igerilekuak, sukaldaritza, artea, gazte olinpiadak, euskara, ginkanak, orientazioa... Udalekuak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara izango dira. Bi txanda eskainiko dituzte, txanda bakarrean zein bi txandetan izena emateko aukera dago. Txandak uztailaren 2tik 13ra eta uztailaren 16tik 27ra izango dira. Bakoitzak 5 euroko prezioa izango du. Informazio gehiago nahi izatekotan, goizez Udaleko Gazteria Arloan eta arratsaldez Gaztelekuan bertan eskatu daiteke: 94 403 48 50 edo 94 403 85 83 telefonoetan. Lekuak mugatuak izango dira eta izen-ematearen ordena jarraituko dute.