Urriaren 26an, ostirala, egingo dute XII. Elkartasun Azoka Herriko plazan. Arabako GKE Koordinakundearen eta Laudioko Udalaren eskutik, 11:00etatik 13:30ak arte, elkartuko dira Garapenerako Kooperazioan aritzen diren 15 Gobernuz Kanpoko Erakunde. Halaber, udalerriko zenbait ikastetxek erakutsiko dituzte gauzatzen dituzten elkartasun ekintza eta ekimenak. Laudioko 10 herritar inguruk ere parte hartuko dute, etnia eta kultura ezberdinekoek, eskulan tailerrekin, bereziki, ikasleei bideratuta, eta euren jatorrizko herriei loturik.
Ipun-saioa eskainiko dute euskaraz eta Eneko Haritzak antzeztuko du.
Elkarretaratzea eta gero euskal preso politikoen aldeko pintxo salmenta.
Herriaren pilota klubak antolatuko du berriro Euskadiko Federazioaren Elite kategoriako 4 ½ko Torneoa, Euskal Herriko 8 pilotari onenen partaidetzarekin.Urritik urtarrilaren 19ra arte ostiralero, 19:00etan, pilota partidak egongo dira Aretako frontoian. Lehiaketa osatuko dute Herriaren Torneoko Eskuz Binakako bi norgehiagokekin promes eta senior kategorietan.Finala azaroaren 30ean izango da EITBko kamaren aurrean.
Omnia alderdiak antolatutako bilera irekia.
Energia berriztagarria (berdea) sortu eta kontsumitzearen inguruko bilera informatiboa Goiener kooperatibarekin.