Datorren urriaren 31n 5 eta 10 urte bitarteko haurrek aukera izango dute Arimen Gaua dela eta antolatutako ipuin sesioaz gozatzeko, 17:30etatik aurrera liburutegira hurbiltzen baldin badira. Sarrera doakoa izango da. Izena lehen bailehen eman behar da libututegian.
“Lagunartean zizak prestatzen”. Erakustaldi gastronomikoa Barakaldoko mikologia elkarteko Jose Antonio Muñoz Vivasen eskutik.
APILLek antolatuko du Laudioko IX. Ibilbide Mikologikoa urriaren 31tik azaroaren 4ra bitartean udalaren laguntzaz.Bost egun horietan onddoak eta zizak izango dira protagonistak tabernetako barretan. 23 proposamen ezberdin dastatzeko aukera egongo da; 16 pintxo eta 7 kazolatxo, parte hartuko duten 18 establezimendutan.Bezeroek parte hartu ahal izango dute balorazio herrikoian. Horretarako, eskuratu beharko dute ibilbideko orria eta, gutxienez, 6 tabernetan zigilatu, bat herriko kanpoko aldean.Jasotako bozken artean zozketatuko dute Saloura bidaia mantenu osoarekin bi lagunentzat denboraldi behean, eta 3 menu mikologiko herriko jatetxeetan bi pertsonentzat 60 eurotan baloraturik. Sari banaketa eta zozketa egingo dituzte azaroaren 7an 18:30ean Zubiko Etxean.