Ostirala, azaroak 2

10:00

Aspaltza euskara elkartearen ludoteka

Amurrio | Haurrentzako jarduera

Aspaltza Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du berriro azaroaren 2an, 10:00etatik 13:00etara. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat izango da. Ludoteka honetan eskulanak, jolasak, marrazkiak eta beste hainbat ekintza burutuko dira. Prezioa 4 eurokoa da. Izen-emateak emailez aspaltza@hotmail.com egingo dira; mezuan, datu pertsonalak adierazi beharko dira. Urriaren 26a baino lehen burutuko dira. Udal elkarte honek urte osoan antolatzen ditu ludotekak haurren­tzat euskarazko ekintzak sustatuz. Helburua txikitatik jolas giroan euskararen erabilera susta­tzea da.

10:30

Prebentzioaren astea

Laudio | Ekitaldia

Prebentzioaren astea

17:30

Zumba eta Euskaraldiaren koreografiaren saioak

Foru plaza, Urduña | Dantzaldia

Zumba eta Euskaraldiaren koreografiaren saioak Foru plaza

19:00

4 ½-ko Elite Torneoa

Aretako frontoia, Aiaraldea | Kirol jarduera

Herriaren pilota klubak antolatuko du berriro Euskadiko Federazioaren Elite kategoriako 4 ½ko Torneoa, Euskal Herriko 8 pilotari onenen partaidetzarekin.Urritik urtarrilaren 19ra arte ostiralero, 19:00etan, pilota partidak egongo dira Aretako frontoian. Lehiaketa osatuko dute Herriaren Torneoko Eskuz Binakako bi norgehiagokekin promes eta senior kategorietan.Finala azaroaren 30ean izango da EITBko kamaren aurrean.

4 ½-ko Elite Torneoa Aretako frontoia

Herriaren pilota klubak antolatuko du berriro Euskadiko Federazioaren Elite kategoriako 4 ½ko Torneoa, Euskal Herriko 8 pilotari onenen partaidetzarekin.

Urritik urtarrilaren 19ra arte ostiralero, 19:00etan, pilota partidak egongo dira Aretako frontoian. Lehiaketa osatuko dute Herriaren Torneoko Eskuz Binakako bi norgehiagokekin promes eta senior kategorietan.

Finala azaroaren 30ean izango da EITBko kamaren aurrean.

21:00

"Bulkada berrien garaia da!" aurkezpen jaialdia

Txokogorri, Amurrio | Kontzertua

"Bulkada berrien garaia da!" aurkezpen jaialdia Txokogorri

19:00
19:00

IX. Mikologia Ibilbidea

Laudio | Jarduera astea

APILLek antolatuko du Laudioko IX. Ibilbide Mikologikoa urriaren 31tik azaroaren 4ra bitartean udalaren laguntzaz.Bost egun horietan onddoak eta zizak izango dira protagonistak tabernetako barretan. 23 proposamen ezberdin dastatzeko aukera egongo da; 16 pintxo eta 7 kazolatxo, parte hartuko duten 18 establezimendutan.Bezeroek parte hartu ahal izango dute balorazio herrikoian. Horretarako, eskuratu beharko dute ibilbideko orria eta, gutxienez, 6 tabernetan zigilatu, bat herriko kanpoko aldean.Jasotako bozken artean zozketatuko dute Saloura bidaia mantenu osoarekin bi lagunentzat denboraldi behean, eta 3 menu mikologiko herriko jatetxeetan bi pertsonentzat 60 eurotan baloraturik. Sari banaketa eta zozketa egingo dituzte azaroaren 7an 18:30ean Zubiko Etxean.

IX. Mikologia Ibilbidea

APILLek antolatuko du Laudioko IX. Ibilbide Mikologikoa urriaren 31tik azaroaren 4ra bitartean udalaren laguntzaz.
Bost egun horietan onddoak eta zizak izango dira protagonistak tabernetako barretan. 23 proposamen ezberdin dastatzeko aukera egongo da; 16 pintxo eta 7 kazolatxo, parte hartuko duten 18 establezimendutan.
Bezeroek parte hartu ahal izango dute balorazio herrikoian. Horretarako, eskuratu beharko dute ibilbideko orria eta, gutxienez, 6 tabernetan zigilatu, bat herriko kanpoko aldean.
Jasotako bozken artean zozketatuko dute Saloura bidaia mantenu osoarekin bi lagunentzat denboraldi behean, eta 3 menu mikologiko herriko jatetxeetan bi pertsonentzat 60 eurotan baloraturik. Sari banaketa eta zozketa egingo dituzte azaroaren 7an 18:30ean Zubiko Etxean.

12:00
19:00

Zubi mikologikoa

Herriko tabernak, Urduña

Zubi mikologikoa Herriko tabernak

11:30
13:30

"Begirada berriak"

Laudioko Kultura Etxea, Laudio | Erakusketa

5 urteren ostean, “Miradas encontradas” erakusketaren ondoren, 12 margolarik osatutako taldeak eskainiko du “Miradas nuevas” lana. Bisitatzeko aukera egongo da azaroaren 2tik 18ra Laudioko Kultura Etxean, Lamuza parkean, astelehenetik larunbatera 11:30etatik 13:30ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte. Igandetan, ordea, 11:30etatik 13:30ak arte. Bisita gidatuak ostiraletan 19:00etan izango dira. Herriko ikastetxe guztiek bisitatuko dute eskola-orduetan.

"Begirada berriak" Laudioko Kultura Etxea