1953an eta 1954an jaiotakoek hitzordua izango dute azaroaren 3an Karrika jatetxean 14:30ean bazkaldu eta dantzatzeko. Nahi duenak, gainera, ospakizuna has dezake 13:00etan Araba kafean. Parte hartzeko ezinbestekoa da 45 euroko diru sarrera egitea Laboral Kutxako 3035 0045 23 0451168906 kontu korrontean.
“Musika-izarrak” saioa umeak musikari bihurtzeko. Jarraian, askaria eta, amaitzeko, eskulanak. La Milagrosa ikastetxean.
Bi aldiz proiektatuko da, 17:30ean eta 20:00etan. Prezioa: 2 euro Iraupena: 128 minutu 12 urtetik gorakoentzat
Goizean hartutako perretxikoen sailkapena.
"¿Qué nos pasa a las mujeres?". Etxauriko Atikus teatro taldearen eskutik. Zenbait emakumek taberna batean geratzeko deialdia jaso dute. Testu original eta poetikoa, musika eta mugimenduz lagunduta.
Lekua: Burubio Kultur Elkartea Ordua: 22:00 Prezioa: 5€ Aurresalmenta: Bai
APILLek antolatuko du Laudioko IX. Ibilbide Mikologikoa urriaren 31tik azaroaren 4ra bitartean udalaren laguntzaz.Bost egun horietan onddoak eta zizak izango dira protagonistak tabernetako barretan. 23 proposamen ezberdin dastatzeko aukera egongo da; 16 pintxo eta 7 kazolatxo, parte hartuko duten 18 establezimendutan.Bezeroek parte hartu ahal izango dute balorazio herrikoian. Horretarako, eskuratu beharko dute ibilbideko orria eta, gutxienez, 6 tabernetan zigilatu, bat herriko kanpoko aldean.Jasotako bozken artean zozketatuko dute Saloura bidaia mantenu osoarekin bi lagunentzat denboraldi behean, eta 3 menu mikologiko herriko jatetxeetan bi pertsonentzat 60 eurotan baloraturik. Sari banaketa eta zozketa egingo dituzte azaroaren 7an 18:30ean Zubiko Etxean.
5 urteren ostean, “Miradas encontradas” erakusketaren ondoren, 12 margolarik osatutako taldeak eskainiko du “Miradas nuevas” lana. Bisitatzeko aukera egongo da azaroaren 2tik 18ra Laudioko Kultura Etxean, Lamuza parkean, astelehenetik larunbatera 11:30etatik 13:30ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte. Igandetan, ordea, 11:30etatik 13:30ak arte. Bisita gidatuak ostiraletan 19:00etan izango dira. Herriko ikastetxe guztiek bisitatuko dute eskola-orduetan.