1957ko uztak antolatuko du irteera Euskal Herriko kostaldera azaroaren 10ean. 9:00etan abiatuko dira institututik. Parte hartu nahi dutenek 65 euroko diru sarrera egin behar dute azaroaren 6an baino lehen Kutxabaneko 2095 3264 16 1091696624 kontu korrontean.
Adi Emakumeak taldeak emakumeei zuzendutako ikus-entzunezko tailerra eskainiko du azaroan. Esti Urresola zinemagile laudioarrak gidatuko ditu saioak eta zinema genero ikuspegitik aztertzeaz gain, ikus-entzunezko pieza bat ekoizten ikasiko dute. Saioak larunbatetan izango dira, azaroaren 10ean, 17an eta 24an, 10:00etatik 14:00ak arte Alondegian. Ekimenean izena emateko aukera dago oraindik ere. Horretarako mezu bat idatzi beharko da adiemakumeak@gmail.com helbidera.
Azaroaren 10ean, hileko bigarren larunbat guztietan bezala, tokiko azoka agroekologikoa egingo dute elizako arkupeetan. Gainera, taloa egiteko tailerrarekin izango da, Basalarrinak antolatuta. Halaber, egongo dira umeentzako jokoak Kirikiñorekin, pintxoen ekoizpena Hector Borge Iluntze tabernako kidearekin, Euskaraldiako kanpaina eta tokiko produktuek osatutako saski baten zozketa.
12:00-15:00 // Gaitapoteoa Espalladoiro (Laudio) eta Corxa Airiños Galegos Doce Albor (Santutzi) taldeen gaiteiroekin15:00-17:00 // Senidetasun bazkaria Galiziar Etxean18:30-20:30 // Gaztaina galiziarren salmenta prezio herrikoian19:00-23:00 // “Amigos del Swing” taldearen kontzertua23:00 // Herri queimada00:00 // Itxiera
16:30 // Mus txapelketan parte hartzeko izen ematea17:00 // IX. Mus Txapelketa Sariak: 1. Txapela eta 100 euro2. Botila-sorta eta 50 euro3. Botila-sorta eta 30 euro 17:30 // Umeentzako jokoak 19:00 // Txokolatada 19:30 // Herri kirolak 22:00 // Parrillada herrikoia 00:00 // Kontzertuak: Pushermen eta Lehian *Doako autobus zerbitzua egongo da 00:00etan Telefonikatik, 6:00etan itzultzeko
Eskulan saioa txotxongiloak egiten ikasteko eta askaria. Lamuza Parkeko udal ludotekan. 5 urtetik gorako umeentzat.
Prezioa: 2 euro Iraupena: 100 minutu 12 urtetik gorakoentzat
Zer laudorio ez ote dituen prentsak egin oinarri soziala duen komedia honetaz. Max Sarietarako hautagai da Ikuskizun Berri Onenaren eta Egile Berri Onenaren sailetan. Antzerki-bidaia honetan, Agustinak eta Lidiak (izeba-ilobak), biak ere aldi berean samurrak eta groteskoak, eguneroko miseria eta gorabeherei aurre egiten diete, telebistan beraienak baino egoera gordinagoak dakuskiten bitartean. Baina, zer gertatuko ote da, baldin eta zorionak behingoan itsas bidaia zoragarri batekin saritzen baditu?
Santa Luzia eta Hernaniko Ozenki Abesbatzek eskainiko dute emanaldia.
Santa Luzia eta Hernaniko Ozenki Abesbatzek eskainiko dute Udazkeneko Kontzertua azaroaren 10ean. San Pedro parrokian izango da 20:00etan.
5 urteren ostean, “Miradas encontradas” erakusketaren ondoren, 12 margolarik osatutako taldeak eskainiko du “Miradas nuevas” lana. Bisitatzeko aukera egongo da azaroaren 2tik 18ra Laudioko Kultura Etxean, Lamuza parkean, astelehenetik larunbatera 11:30etatik 13:30ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte. Igandetan, ordea, 11:30etatik 13:30ak arte. Bisita gidatuak ostiraletan 19:00etan izango dira. Herriko ikastetxe guztiek bisitatuko dute eskola-orduetan.