Abenduaren 7rako autobus zerbitzua antolatu da Durangoko Liburu Diska Azokara joateko. Amurriotik Telefonica ondotik irtengo dira 10:00etan. Durangotik itzultzeko bi ordu daude, bata 21:00etan eta bestea 02:30ean. Prezioa 7 eurokoa da. Txartelak Kultur Etxean erosi ahal dira.
Aspaltza Euskara Elkarteak ludoteka antolatu du berriro abenduaren 7an, 10:00etatik 13:00etara. 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango da. Ludoteka honetan eskulanak, jolasak, marrazkiak eta beste hainbat ekintza burutuko dira. Prezioa 4 eurokoa da. Izen-emateak emailez aspaltza@hotmail.com egingo dira; mezuan, datu pertsonalak adierazi beharko dira. Azaroaren 30a baino lehen burutuko dira. Udal elkarte honek urte osoan antolatzen ditu ludotekak haurrentzat euskarazko ekintzak sustatuz. Helburua txikitatik jolas giroan euskararen erabilera sustatzea da.
Irteera ordua: 10:15 Institutu aurretik. Itzulera Durangotik, aukeran (bertan egonda erabakitzeko): 21:00etan edota 02:30ean. Prezioa, 7 euro. Txartelak (udaletxean) erosteko azken eguna: abenduak 4, 14:00etan.
13:30 // Hildakoen omenezko meza 14:30 // Bazkari herrikoia 18:00 // Erromeria eta karaokea 20:00 // Su artifizialak
“Floro Urkijo Margolaritza Elkarteak” eskainiko du erakusketa abenduan. Inaugurazioa izango da azaroaren 30ean, ostirala, eta abenduaren 15era arte egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00ak arte egunero, salbu jai egunak, Kultura Etxean.