Basalarrina euskara elkarteak bi sukaldaritza ikastaro egingo ditu abenduan familia osoarentzat. Hilaren 8an 10:00etatik aurrera Herriko plazan taloa eta madalenak egiteko tailerra izango da, Baserritarren Azokan. Abenduaren 15ean, ordea, polboroiak eta turroia prestatu eta dastatzeko aukera emango dute Azoka plazan 11:00etatik aurrera.
Prezioa: 12 euro (umeek 8 euro)
Okondoko Udalak autobusa (55 leku) antolatu du irteera familiarra egiteko abenduaren 8an, larunbata, Mungiako Olentzeroren baserrira.Bisita gidatu bakoitzean (2 ordu) gutxienez 20 eta gehienez 40 pertsona onartzen direnez (3 urte baino gutxiagokoak zenbatu gabe), bi txanda erreserbatu dira, 13:15etan eta 13:45etan, lehenengoan izena emandako lehenengo 40 pertsona erroldatuak sartuko dira, eta bigarrenean gainerakoak.Denbora egongo da bokata jateko, etab. AUTOBUSAREN ORDUTEGIA-Irteera: 11,30 Batzoki eta Txaparrotik-Itzulera: 17,30 MungiatikPREZIOAK (busa + bisita gidatua barne)- 12 urte artekoak: DOAN- 12 urtetik gora: 8 €PLAZA KOPURUA: 55 plaza (erreserbainskrip.-ordenaren arabera).Lehentasuna erroldatuentzat (aparteko zerrenda irekiko da ez erroldatuentzat).Irteera egiteko 3 urtetik gorako 20 pertsona erroldatu apuntatu beharko dira gutxienez.0-2 urteko txikiek ere irteeran parte hartu ahalko dute eta busean plaza okupatuko dute.INSKRIPZIOA eta ORDAINKETA: Azaroaren 20an 13:00 arte Udaletxean bertan, edo dagokion kopurua ingresatu Udalaren Vital-eko kontuan (kontzeptua: Izenaduba) izen-abizenarekin, eta ordainagiria aurkeztu Udaletxean izena emateko.OHARRA: Adingabekoak gurasoek, legezko tutoreak edo erreferentziazko adin nagusiko batek lagundurik joan beharko dute.
Torre Aldea elkarteak, abenduaren 8an, Erretiratuen Eguna ospatuko du Amurrion. 12:30ean, meza izango da Santa Maria elizan, eta 14:30ean, bazkari bat izango da, eta ondoren dantzaldia, Ruperton. Prezioa 33 € izango da, pertsonako. Autobus-zerbitzua egongo da, 13:30etik aurrera, Telefonicatik. Parte hartzeko, beharrezkoa izango da abenduaren 4a baino lehen izena ematea, aipatutako elkartearen egoitzako bulegoetan, Nagusi Etxean, astearte eta ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara.
Ashgar Farhadi irandarrak zuzendutako filma Penelope, Javier Bardem, Ricardo Darín eta Inma Cuesta antzezleekin, besteak beste. Iraupena: 130 minutu Prezioa: 3 euro Thriller eta drama generoak uztartzen ditu.
“Xalto eta xalto” ikuskizuna Xaloto eta Brinko pailazoekin. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, eskulanak, pailazo-sudurrak eta ahoak egiten ikasteko. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Ugarte auzoan (La Milagrosa ikastetxean). Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.
“Floro Urkijo Margolaritza Elkarteak” eskainiko du erakusketa abenduan. Inaugurazioa izango da azaroaren 30ean, ostirala, eta abenduaren 15era arte egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00ak arte egunero, salbu jai egunak, Kultura Etxean.