Gabonetako sukaldaritza ikastaroak abenduaren 11n, 12an eta 13an (astearte, asteazken eta osteguna) 18:00etan Zubiko Etxean, Karrika Jatetxeko sukaldariaren eskutik. Emakumearen Sustapenerako Solastiar Elkarteak antolatutako ekintza.
Emakumeen arte sorkuntza eta eraldaketaren inguruko emanaldi berezia eskainiko du Irantzu Lekue artistak abenduaren 13an La Casona eraikinean.
“Floro Urkijo Margolaritza Elkarteak” eskainiko du erakusketa abenduan. Inaugurazioa izango da azaroaren 30ean, ostirala, eta abenduaren 15era arte egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00ak arte egunero, salbu jai egunak, Kultura Etxean.
Etxerat elkarteak antolatuko du “Dispertsioaren aurpegiak” argazki erakusketa abenduaren 10etik 15era bitartean. Kultura Etxeko Aldaikoerreka gelan egongo da.