Abenduaren 14an (Ostirala) - Uhinak Irratiaren aldeko jaialdia ospatuko da 21:00etatik aurrera: > JLA Form - Cybertech Music / Fraktallite Club, Bilbo > Mrs. Blonde - Bilbo https://soundcloud.com/mrsblondenaiz > Tiefborn - Galdakao > BWSR (zuzenean) - Bilbo (MEIDOren 66%a)
Animazioa egongo da kaleetan eta establezimenduetan. Eskaintza bereziak egongo dira.
Abenduaren 14an, arratsaldeko 18:00etan, Pirritx eta Porrotxen “MUSUA” ikuskizun berria izango da Bañueta Kiroldegian. Sarrerak 3€ balio ditu eta kultura etxean egongo dira salgai. Zabaleko ikastetxeko ikasleek ikastetxean bertan eros ditzakete sarrerak.Abenduaren 10 eta 11an, 2 urtetatik LH2ra bitarteko haurrek 2 sarrera izango dituzte erreserbatuta (bat beraientzako, eta bestea laguntzaile batentzako). Egun hauetan ere 299 sarrera salgai egongo dira Kultur Etxean. (Sarrera hauek ikastetxeek pasatutako zerrendetatik kanpo daude.)Abenduaren 12tik aurrera soberan dauden sarrera guztiak salmentan jarriko dira Kultur Etxean.OHARRA:2 URTE BETETA dutenek sarrera ORDAINDU beharko dute, urte 1 edo gutxiago dutenek SARRERA BEHAR DUTE, aforoa kontrolatzeko, eta DOAN jasoko dute.
Alberto Bargosek antzeztuko du “Olentzeroren ipuina” euskaraz abenduaren 14an Udal Liburutegian 18:00etan. 3 urtetik gorako umeentzako saioa izango da.
Herriaren pilota klubak antolatuko du berriro Euskadiko Federazioaren Elite kategoriako 4 ½ko Torneoa, Euskal Herriko 8 pilotari onenen partaidetzarekin.Urritik urtarrilaren 19ra arte ostiralero, 19:00etan, pilota partidak egongo dira Aretako frontoian. Lehiaketa osatuko dute Herriaren Torneoko Eskuz Binakako bi norgehiagokekin promes eta senior kategorietan.Finala azaroaren 30ean izango da EITBko kamaren aurrean.
Sarrera doakoa.
Duela 25 edo 50 urte ezkondu ziren bikoteek parte hartu dezakete 664 794 542 telefono zenbakira deituta edo sanpedrolamuza.org webgunean izena emanda.
Lekua: Burubio Kultur Elkartea Ordua: 22:00 Prezioa: 8€ Aurresalmenta: Bai
“Floro Urkijo Margolaritza Elkarteak” eskainiko du erakusketa abenduan. Inaugurazioa izango da azaroaren 30ean, ostirala, eta abenduaren 15era arte egongo da ikusgai 18:00etatik 20:00ak arte egunero, salbu jai egunak, Kultura Etxean.
Etxerat elkarteak antolatuko du “Dispertsioaren aurpegiak” argazki erakusketa abenduaren 10etik 15era bitartean. Kultura Etxeko Aldaikoerreka gelan egongo da.