Baserriko produktuak, gazta, ogia, txokoloatea, barazkiak, eztia, pastelak...Artisau lanak, loreak, zeramika...
Abenduaren 21an izango da Gabonetako Marrazki Lehiaketako sari banaketa aurten. Ostiral horretan Alondegian elkartzeko deia egin die Kultur Arloak partehartzaileei, izan ere, bertaratzen diren eta parte hartu duten guztiek oparia jasoko dute, nahiz eta kategorietako batean ez irabazi. Hitzordua 17:30etik aurrera izango da. Egun horretan haurrentzako ikuskizuna ere egongo da Alondegian. Sariak jasotzeaz gain, marrazki erakusketari ere hasiera emango diote. Izan ere, lehiaketan parte hartu duten obrak ikusgai egongo dira egun horretatik aurrera urtarrilaren 6ra arte.
Herriaren pilota klubak antolatuko du berriro Euskadiko Federazioaren Elite kategoriako 4 ½ko Torneoa, Euskal Herriko 8 pilotari onenen partaidetzarekin.Urritik urtarrilaren 19ra arte ostiralero, 19:00etan, pilota partidak egongo dira Aretako frontoian. Lehiaketa osatuko dute Herriaren Torneoko Eskuz Binakako bi norgehiagokekin promes eta senior kategorietan.Finala azaroaren 30ean izango da EITBko kamaren aurrean.