Bedarbide taldeak antolatuta.
6 eta 18 urteko gazteentzako tailerra sukaldaritza eta margolaritza sortzaileari buruz. Doakoa izango da eta izena eman beharra dago 619 414 098 eta 615 700 117 telefono zenbakietan. Zubiko Etxean.
Sukaldaritza osasungarria, 7 eta 12 urte bitarteko aurrentzat.
Bedarbide taldeak antolatuta. 17:00etan Bedarbide eta Sugarrak taldeen arteko norgehiagoka mistoa egingo da eta 19:00etan bi taldeen senior kategorien artekoa.
16 urtetik gorakoentzako filma. Sarrera: 3 euro
Xilipurdi Teatroren “Gabonetako pailazokeriak” umeentzako ikuskizuna.
Bedarbide taldeak antolatuta. Emakume kadeteen finala.
Buruhandiak aterako dira, Bihotza Konpartsaren eskutik.
Herriaren pilota klubak antolatuko du berriro Euskadiko Federazioaren Elite kategoriako 4 ½ko Torneoa, Euskal Herriko 8 pilotari onenen partaidetzarekin.Urritik urtarrilaren 19ra arte ostiralero, 19:00etan, pilota partidak egongo dira Aretako frontoian. Lehiaketa osatuko dute Herriaren Torneoko Eskuz Binakako bi norgehiagokekin promes eta senior kategorietan.Finala azaroaren 30ean izango da EITBko kamaren aurrean.
Aurkezpena abenduaren 23an izango da 19:00eta eta luntxa egongo da.
Abenduaren 26, 27 eta 28an izango dira, 10:00etatik 13:00etara Laudioko Kultur Etxean. Datorren asteko astelehenera arte dago izena emateko epea irekita.