Puzgarriak egongo dira haur guztientzat.
2 urtetik 5 urtera bitarteko haurrentzat.
6 urtetik 10 urtera bitarteko haurrentzat.
Belen Andresek eskainiko du ikastaroa. Bi saio egongo dira: otsaileko astelehen guztietan egingo da bata eta asteazkenetan bestea. Biak ala biak 19:00etatik 21:00etara egingo dira. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea infoinduma@yahoo.es edo berdintasun.orozko@bizkaia.org helbide elektronikoetara idatzita.
Herriaren pilota klubak antolatuko du berriro Euskadiko Federazioaren Elite kategoriako 4 ½ko Torneoa, Euskal Herriko 8 pilotari onenen partaidetzarekin.Urritik urtarrilaren 19ra arte ostiralero, 19:00etan, pilota partidak egongo dira Aretako frontoian. Lehiaketa osatuko dute Herriaren Torneoko Eskuz Binakako bi norgehiagokekin promes eta senior kategorietan.
12 urtetik gorakoentzat. Musika, dantza, photocalla eta kotiloia egongo dira.
8 euroren truke BECeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak ikusteko aukera egongo da.
Aurkezpena abenduaren 23an izango da 19:00eta eta luntxa egongo da.
Izena emateko epea irekiko da abenduaren 17an eta bukatuko da 19an. Laudioko Udaleko Euskara Zerbitzuan egin beharko da. Bi talde egongo dira, goizekoa eta arratsaldekoa.