Laudio Ikastolak 2019/20 ikasturterako matrikula zabalik izango du urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra arte. 2 urtetik (2017an jaiotakoak) DBH bitarteko mailatan lehenbiziko aldiz matrikulatuko diren ikasleei bideratutako epea da.Gainera, Haur Hezkuntzako ate irekien eguna egingo du urtarrilaren 25ean, ostirala, 16:30etatik 18:30ra bitartean. 2017an jaiotako haurrak dituztenek aukera izango dute 2 urteko haurren eskolaratzeko espazioak eta funtzionamendua familia giroan gertutik ezagutzeko.Informazio gehiago eskuratu daiteke 94 672 67 37 telefonoan, www.laudioikastola.eus webgunean, laudio@ikastola.eus posta elektronikoan edo Ikastolaren egoitzan berton: Motxotekale, 16.
San Pedro Lamuza parrokiak antolatuko ditu urtero bezala ezkontza aurreko ikastaroak, 2019an ezkonduko diren bikoteentzat. Urtarrilaren 25ean hasiko dira eta otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an jarraituko dute, ostiraletan alegia, 20:00etan Elizkiden.