Defenestre Jaialdi solidarioa aiaraldeara bueltatu da, bere 9.edizioa ospatzera alegia, 19:30etatik aurrera: > AMHRA - Ursus, Lóstregos, Mordaza... ko kideekin Black Metal / Crust (Ortigueira) https://youtu.be/gO5F9ZYEwxA > BLACK PANDA (Official) - DBeat Rockin´ Party (Galiza) https://blackpanda.bandcamp.com/ > HAIRESIS - Hyena, Destierro, Mármol....ko kideetako emocrust proiektu berria (Bizkaia) > HELL DIVISION - Crust/Metal heroes (Gipuzkoa) https://www.youtube.com/watch?v=Qe6KvMb_bu4 > LOS CONEJOS - Punk Rock bizia (Errioxa) https://losconejos.bandcamp.com/ Orbeko Etxea (Gardea Auzoa) Laudio
1944an jaiotakoek antolatu dute ospakizuna otsailaren 23an. 13:30ean Laudio Institututik joko dute autobusez León de Artxanda jatetxera, eta bertan menua eta dantzaldia gozatuko dituzte. Ordainketa establezimenduan bertan egingo da eta izena emateko edo kontsultak argitzeko 630 493 431 edo 696 814 098 telefono zenbakietara dei daiteke.
Amona Joxeparen istorioak txotxongilo-antzezlan musikatua Patata Tropikala taldearen eskutik. Jarraian askaria eta azeri artikulatuak egiteko eskulan saioa. 17:30-19:30. 5 urtetik gorako haurrentzako doako saioa La Milagrosa Ikastetxean. Arima taldeak koordinatuta.
Eguna: Otsailak 23 Lekua: Amurrio Antzokia Ordutegia: Bi pase, 18:00 eta 20:30 Prezioa: 8€ (bazkideak 6€ eta umeak 5€) Obraren eskribapena: Erritmo eta estilo ezberdinak uztartuz, dantza jolasean, euskal tradiziotik haratago doan ikuskizuna da hau; inoiz Aiara Dantza Taldeak iradoki duen formatu berritzaileenean aurkeztua eta hainbat gonbidatuz lagundua. Bizitasunez beterik eta dantza modus vivendi gisa hartuta, euskal dantzen moldagarritasuna eta bihurkortasuna plazaratzea du helburu emanaldiak, estilo anitzen bateragarritasuna aldarrikatuz. Antolatzailea: Aiara dantza taldea Partehartzaileak: Patxi eta konpania, Benoit amorena, Esto es Brasil elkartea, Ainhize Solaun, Josu Albisua eta LydIa Rios, Lucia Maldonado, Morony Andrade, Little Harlem Bilboko Swing eskola, Raul Islas eta Maika Martin eta Maya eta Johan.