José David Fernandezek eskainiko du saioa. Mikologian aditua eta Gorbeiako Bazterra mikologia elkarteko kidea da bera.
Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala eskainiko dute gaur 17:30ean eta asteazkenean 18:30ean Laudioalde ikastetxeko aretoan.
Saio irekia izango da. Asistentzia aurretik konfirmatu behar da 945891721 telefonora edo autoenpleo@amurriobidean.org helbidera mezu bat bidalita. Araski taldeko Livia Lopez eta Madalen Urietak hartuko dute parte ekimenean.
Floro Urquijo pintura elkarteak obren erakusketa antolatuko du martxoaren 15etik 29ra Kultur Etxean. Lanak ikusgai egongo dira 15ean, 20an, 21ean, 22an, 25ean, 26an, 27an, 28an eta 29an 18:00etatik 20:30ak arte.
Aiarako Udalak "Jolas Txokoak" programaren edizio berria prestatu du Aste Santurako. Horrela, 2007. eta 2015. urte bitartean jaiotako umeek izena emateko aukera izango dute martxoaren 29ra arte. Berez, apirilaren 23tik 26ra arte izango dira tailerrak 10:00etatik 13:30ak bitarteko ordutegian eta tailerrak zein jolasak landuko dituzte egun horietan guztietan Arespalditzan eta Luiaondon. Izena emateko orria bete beharra dago eta Aiarako Udaletxean laga edo info@aiarakoudala.eus bidali. Informazio gehiago eskatu daiteke 945 39 90 13 telefono zenbakian. Haur baten inskripzioak 16,8 euro balioko du, familia berean bik ematen badute izena 30,8 euro izango da prezioa guztira, 3 anai arreba badira 42 euro ordainduko dituzte gurasoek eta familia ugaria bada, 14 euro kide bakoitzeko.