Bittor Rodríguezek eskainiko du hitzaldia. Dietista-nutrizionista, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako doktorea ETA EHUko irakaslea da bera.
17:30 // Film luzeen sail Ofiziala: Guarda in AltoLaudioalden18:30 // Foco Llodio (laburmetraiak): Kepa SojoKultura etxean18:30 // Animazio tailerraGaztelekuan19:30 // Film luzeen sail Ofiziala: Les MétéoritesLaudioalde19:30 // Film laburren sail ofiziala: BakardadeakKultura etxean19:30 // Lehiaketaz kanpoko film laburrak: PeriferikoaSorgin taberna21:00 // Foco Zazpi tèrdi. La vía flotanteLaudioalde22:00 // Lehiaketaz kanpoko film laburrak: The Florida ProjectLaudioalde23:00 //Inaugurazio festa: Komando KlitorixGaztetxean
Kirikino Aisialdi Taldeak martxoaren 22an, 23an eta 24an asteburu-pasa antolatuko du Tertangako etxean, Amurrion. Irteera martxoaren 22an, ostirala, Laudioko Kultura Etxean 17:45ean izango da eta itzulera martxoaren 24an, igandea, Laudioko tren geltokian 16:45ean. 2006tik 2013ra bitartean jaiotako haurrei bideratutako ekintza da. 40€ko prezioa izango du, barne egonik lo egiteko lekua, dieta eta garraioa. Euskara, elkarlana, natura, elikadura, sormena eta autonomia landuko dute haurrek.Martxoaren 13an izango da gurasoentzako batzar informatiboa Laudioko Kultura Etxeko Arraño aretoan, arratsaldeko 17:00etan. Izena emateko orriak Kultura Etxean bertan lortu ahalko dira, eta datuak beteta, martxoaren 10a baino lehen utzi beharko dira Kultura Etxean bertan. Informazio gehiago jasotzeko idatz ezazue izenemateakirikino@gmail.com helbide elektronikora edo dei ezazue 688 726 665 telefono zenbakira.
Floro Urquijo pintura elkarteak obren erakusketa antolatuko du martxoaren 15etik 29ra Kultur Etxean. Lanak ikusgai egongo dira 15ean, 20an, 21ean, 22an, 25ean, 26an, 27an, 28an eta 29an 18:00etatik 20:30ak arte.
Aiarako Udalak "Jolas Txokoak" programaren edizio berria prestatu du Aste Santurako. Horrela, 2007. eta 2015. urte bitartean jaiotako umeek izena emateko aukera izango dute martxoaren 29ra arte. Berez, apirilaren 23tik 26ra arte izango dira tailerrak 10:00etatik 13:30ak bitarteko ordutegian eta tailerrak zein jolasak landuko dituzte egun horietan guztietan Arespalditzan eta Luiaondon. Izena emateko orria bete beharra dago eta Aiarako Udaletxean laga edo info@aiarakoudala.eus bidali. Informazio gehiago eskatu daiteke 945 39 90 13 telefono zenbakian. Haur baten inskripzioak 16,8 euro balioko du, familia berean bik ematen badute izena 30,8 euro izango da prezioa guztira, 3 anai arreba badira 42 euro ordainduko dituzte gurasoek eta familia ugaria bada, 14 euro kide bakoitzeko.
Martxoaren 19an 25 urte beteko dira Gardeako bolatokia inauguratu zenetik. Hori dela eta, Ruperto Urquijo Bola Toki taldeak lehiaketa antolatu du martxoaren 22rako. 17:00etatik 17:30ak arte ikasleen txanda izango da eta 18:30etik 20:00ak arte nagusien eta emakumeena. 23an berriz, 10:00etatik 10:30ak arte haurrek izango dute aritzeko aukera eta 11:00etatik 12:00ak arte nagusien eta emakumeen kategorietako lehiakideak arituko dira. Gainera, Arloteek emanaldia eskainiko dute.