Asteartea, apirilak 23

10:00
13:30

Jolas Txokoak

Aiarako Udala, Arespalditza | Haurrentzako jarduera

Aiarako Udalak "Jolas Txokoak" programaren edizio berria prestatu du Aste Santurako. Horrela, 2007. eta 2015. urte bitartean jaiotako umeek izena emateko aukera izango dute martxoaren 29ra arte.  Berez, apirilaren 23tik 26ra arte izango dira tailerrak 10:00etatik 13:30ak bitarteko ordutegian eta tailerrak zein jolasak landuko dituzte egun horietan guztietan Arespalditzan eta Luiaondon. Izena emateko orria bete beharra dago eta Aiarako Udaletxean laga edo info@aiarakoudala.eus bidali. Informazio gehiago eskatu daiteke 945 39 90 13 telefono zenbakian. Haur baten inskripzioak 16,8 euro balioko du, familia berean bik ematen badute izena 30,8 euro izango da prezioa guztira, 3 anai arreba badira 42 euro ordainduko dituzte gurasoek eta familia ugaria bada, 14 euro kide bakoitzeko.    

Jolas Txokoak Aiarako Udala

Aiarako Udalak "Jolas Txokoak" programaren edizio berria prestatu du Aste Santurako. Horrela, 2007. eta 2015. urte bitartean jaiotako umeek izena emateko aukera izango dute martxoaren 29ra arte. 

Berez, apirilaren 23tik 26ra arte izango dira tailerrak 10:00etatik 13:30ak bitarteko ordutegian eta tailerrak zein jolasak landuko dituzte egun horietan guztietan Arespalditzan eta Luiaondon.

Izena emateko orria bete beharra dago eta Aiarako Udaletxean laga edo info@aiarakoudala.eus bidali. Informazio gehiago eskatu daiteke 945 39 90 13 telefono zenbakian.

Haur baten inskripzioak 16,8 euro balioko du, familia berean bik ematen badute izena 30,8 euro izango da prezioa guztira, 3 anai arreba badira 42 euro ordainduko dituzte gurasoek eta familia ugaria bada, 14 euro kide bakoitzeko.

19:00

Danborrada entseguak

Aldai plaza, Laudio

Rakataplak antolatua

Danborrada entseguak Aldai plaza

Rakataplak antolatua

10:30
13:30

Sukaldaritza ikastaroa

Zubiko Etxea, Laudio | Ikastaroa

Laudioko Euskara Arloak haurrentzako sukaldaritza ikastaroak antolatuko ditu  apirilaren 23, 24, 25 eta 26 egunetan Zubiko Etxean. Bi ordutegi egongo dira, goizekoa (10:30-13:30, 30 ume) eta arratsaldekoa (16:30-19:30, 30 ume). Laudion erroldatutako Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta daude. Parte-hartzaile bakoitzak 10€ ordaindu beharko ditu. Izena emateko aukera egongo da apirilaren 1etik 8ra Euskara Arloan, 94 403 48 90 telefonora deituta edo euskara@laudio.eus helbidera idatzita. Emandako izenak lekuak baino gehiago balira, zozketa egingo da apirilaren 9an, asteartean, Euskara Arloan 9:00etan. Apirilaren 12a ostirala igarota, izen-ematea eta ordainketa beteak izango ez dituztenek, lekua galduko dute eta zerrendako hurrengoari emango zaio aukera.

Sukaldaritza ikastaroa Zubiko Etxea