Ohi bezala, Urduñako Txirrindularitza Elkarteak Urduña Hiria Junior Klasikoa froga antolatuko du maiatzaren 1ean, asteazkena. Aurten horren 47. edizioa izango da. Udalerri ingurutik igaroko dira partehartzaileak ibilbidea jarraituta. 7 bira egin beharko dituzte guztira. Guztira 94km egingo dituzte. Horrez gain, kirol taldeak irteerak egingo ditu larunbatero, Urduñatik Balmasedara 4an, Dimara 11n, Langraiz Okara 18an eta Medinara 25ean. Lehenengoan 9:00etan abiatuko dira eta gainontzekoetan 8:30ean. 95 eta 110km bitarteko ibilbideak osatuko dituzte.
11:00 // Txirrindularitza lasterketa: San Jose saria11:00 // Fanfarrea12:00 // Meza18:00 // Kuskua eta La Mararen erakustaldia (sevillanak)19:00 // La Mararen rumbak eta sevillanak20:00 // Puro Relajo
Laudioar talde bat lanean ari da la 'Laudioko aurreskua' berreskuratzeko asmoz, izan ere, Guda Karlistaren ondoren desagertu zen eta orain herriko jaietan berriro presente egotea nahi dute. Horretarako, maiatzaren 1etik abuztuaren 7ra 36 klase eskainiko dituzte dantza hori ikasteko gogoa duten pertsonentzat. Lamuza parkeko Musika Etxean izango da, astelehen eta ostiraletan 19:00etatik 20:15era 55 euroren truke. Izen emateak Kultur Etxean egin ahalko dira. Iaz herriko 50 emakumek dantzatu zuten aurreskua Berakatz Egunean. Jatorrian udal agintariek dantzatzen zuten, ondoren Kofradiako gazteek eta geroago desagertu zen.