Datorren ekainaren 29an, larunbata, Athletic Club Laudioko Zaleak Peñak herri bazkaria eskainiko du bazkide diren pertsona guztientzat. Goizeko 10:00etan irekiko dute Aldai plazako jai eremua eta eguerdian poteoari ekingo diote herriko tabernetatik. Bazkariaren ondoren -15:00etan hasiko da- Hotel Ruido taldea oholtzara igoko da kontzertua eskaintzeko 18:30etik aurrera. Jaia 21:00ak inguru bukatuko da.
Giza-futbolin txapelketa, herri bazkaria, txaranga eta karaokea egongo dira, besteak beste. Iluntzean, aldiz, Sotano 52, Akerbeltz eta DJ Rosa Mari arduratuko dira herri girotzeaz.
11:00 // Meza11:00 // Puzgarriak eta jolasak egun osoa zehar11:00 // Arrankugooooool egun osoan, Javier Eskaltza Athletic peñaren eskutik13:00 // Umeen bazkaria15:00 // Auzo bazkaria18:00 // Pisten jolasa20:00 // Afari merienda20:30 // Afari-merienda20:30 // Diskofesta: Mariskal DJ
11:30 // Bolanderak 12:30 // Meza Orozkoko abesbatzarekin 14:00 // Herri bazkaria 16:00 // Nafarroa kanta taldea 17:30 // Mus eta briska txapelketak 18:30 // Ubixeta dantza taldearen erakustaldia 19:30 // DJ Xaibor 21:00 // Errifa 21:15 // Irrintzi txapelketa 22:00 // DJ Xaibor
Ekainaren 28an abiatuko dira Menagaraiko Jaiak txupinarekin. Hurrengo egunean 12:00etan meza egongo da eta 13:30ean luntxa eta zozketa. 20:00etan Aiara Dantza Taldearen erakustaldiaren ordua helduko da eta 21:30ean parrillada. Giroa alaituko du bitartean Zabal DJk eta gero areto dantzarako tartea eskainiko dute. 23:30ean txokolate janari ekingo diote eguna amaitzeko. Azkenik, igandean, 12:00etan jarraituko dute San Pedroko ospakizunekin. Ordu horretan hasiko da meza eta 15:00etan bazkaria egingo dute: paella, solomoa piperrekin, mazedonia eta izozkia. Menagaraiko Emakume Taldeak antolatuko du eta trikitia eta jotak egongo dira. Izena eman beharra dago 635 714 578 eta 672 733 762 telefono zenbakietan ekainaren 23an baino lehen. Amaitzeko, erromeria egongo da Zabal DJrekin.
14:00 // Bazkari herrikoia16:15 // Mus txapelketan izen ematea (20 euro bikote bakoitzeko)17:00 // Mus txapelketa18:00 // Briska txapelketa19:00 // Bigantxak (16 urtetik gorakoentzat)00:00 // Su artifizialak00:00 // Berbena Trikiziorekin eta Mix Fiesta (DJ ikuskizuna, Bak Produccionesen eskutik)7:00 // Txokolatada
Bizkaiko Diabete Elkartearen aldeko ikuskizuna izango da. Laguntza-sarrerak 5 euro balioko ditu.