Adikzioen Prebentziorako udal zerbitzuak bizimodu osasungarrirako ohituren inguruko formakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen jarraitzen du.Tabakoaren kontsumoak gero eta interes handiagoa sortzen du osasunaren arloan, gazte eta helduengan duen eraginagatik. Irailean, tabakoaren mendekotasuna gainditzeko formakuntza egingo da, ohitura hori utzi nahi duten guztiek parte har dezaten. Formakuntza 11 saiotan antolatuko da; saioak astean behin izango dira eta ordu eta laurdeneko iraupena izango dute, eta Udalaren erabilera anitzerako gelan izango dira.Hasiera-data 2019ko irailaren 24an izango da, 18:30ean. Izen-emate epea zabalik dago eta, informazio gehiago nahi izanez gero, honako telefono honetan eska daiteke: 94 403 4840.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.