Asteazkena, urriak 2



19:00

Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruzko hitzaldia

Alondegia, Urduña | Hitzaldia

Urduñako osasun zentroko profesionalek Aurretiazko Borondateen Dokumentua lantzeko tailerraren edizio berria eskainiko dute. Bi hitzordu izango dira, irailaren 25ean eta urriaren 2an, Alondegian, 19:00etatik aurrera. Lehenengo saioan informazioa emango dute ABD edo Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruz eta bigarrenean beharrezko dokumentazioa prestatu eta bidaltzeko laguntza eskainiko dute.Izena emateko aukera egongo da Alondegian bertan irailaren 2tik aurrera. Dauden 20 plazak betetzean itxiko da horretarako aukera.Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu, egin klik Eusko Jaurlaritzaren esteka honetan.

Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruzko hitzaldia Alondegia

Urduñako osasun zentroko profesionalek Aurretiazko Borondateen Dokumentua lantzeko tailerraren edizio berria eskainiko dute. Bi hitzordu izango dira, irailaren 25ean eta urriaren 2an, Alondegian, 19:00etatik aurrera. Lehenengo saioan informazioa emango dute ABD edo Aurretiazko Borondateen Dokumentuari buruz eta bigarrenean beharrezko dokumentazioa prestatu eta bidaltzeko laguntza eskainiko dute.

Izena emateko aukera egongo da Alondegian bertan irailaren 2tik aurrera. Dauden 20 plazak betetzean itxiko da horretarako aukera.

Aurretiazko Borondateen Dokumentuaren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu, egin klik Eusko Jaurlaritzaren esteka honetan.



18:30
20:00

Ziza eta onddo espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua

Laudioko Kultura Etxea, Aiaraldea

Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte. 

Ziza eta onddo espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua Laudioko Kultura Etxea

Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.