Jai tradizionalak ez dira udan bakarrik ospatzen, pentsa litekeenez. Izan ere, neguan ospakizun bitxiak ere badaude, herritarren artean oso errotuta daudenak eta ia herritar gehienek ospatzen dituztenak, zeren eta, dibertimendua eta denbora-pasa ez ezik, herriarentzat onurak ere lortu nahi dituzte. Zorte ona eta biziraupena sustatzen dituzten jai erritualak dira: Kandelarioa, San Blas, Agate Deuna, Aratusteak... Mendiko ibilbidea, Felix Mugurutzaren eskutik, Kanporamartxoa (basoari egin ohi zaion eskaintza) eta guzti. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Orozkoko Museoa.Eguna eta ordua: Urriaren 5a, larunbata. 9:00etatik 14:00etara.Antolatzaileak: Orozkoko Udala eta Aunia Kultura Elkartea.Informazioa eta erreserbak: 946 339 823 - museoa.orozko@bizkaia.orgLeku-kopuru mugatua.Oharra: Mendiko ibilbide zorrotza (11 km). Oinetako eta jantzi egokiak eramateagomendatzen da. Kanpomartxoa eguraldia ona bada egingo da.
19:00 // Puzgarriak eta umeentzako jokoak 19:00 // Patata tortilla txapelketaLehen saria 100 eurokoa izango da, bigarren 75 eurokoa eta hirugarrena, aldiz, 50 eurokoa. Antolakuntzak patatak, arrautzak eta tipulak emango ditu. Gainontzeko materialak parte hartzaileek eraman beharko dituzte 20:00 // Patata tortilen aurkezpena 20:30 // Odoloste jan herrikoia 20:30 // Sari banaketa eta tortilen dastatzea 21:00 // Berbena eta kontzertua
7 urtetik gorakoentzako filma Prezioa: 3 euro
Askaria eta udazkeneko loreak egiteko eskulan saioa. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat, doan. Lamuza parkeko Frontoi Etxean. Kirikiño Taldeak koordinatutako ekintza.
7 urtetik gorakoentzako filma Prezioa: 3 euro
Sarrera: 10 euro (bazkideek 8 euro) Iraupena: 75 minutu Laburpena: Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu. Zeharo desberdinak dira. Eta, nola ez, elkar maite dute. Institutuan ezagutu eta orain, 30eko krisialdian, berriro egin dute topo. Gau batean zehar, bete ez ziren ametsak eta oroitzapenak biziko dituzte, ikusleak, barre-algaratik hausnarketara doan bitartean: azkarregi hazi al gara? Bizitza ametsak dira, barreak, eta negarrak,eta guztia hori da Mandíbula afilada.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.