Urriak 5

"Neguko errituak: Natura Gorteatzen"

2019/10/05 09:00

Orozkoko Museoa | Orozko |Bisita gidatua

Jai tradizionalak ez dira udan bakarrik ospatzen, pentsa litekeenez. Izan ere, neguan ospakizun bitxiak ere badaude, herritarren artean oso errotuta daudenak eta ia herritar gehienek ospatzen dituztenak, zeren eta, dibertimendua eta denbora-pasa ez ezik, herriarentzat onurak ere lortu nahi dituzte. Zorte ona eta biziraupena sustatzen dituzten jai erritualak dira: Kandelarioa, San Blas, Agate Deuna, Aratusteak...

Mendiko ibilbidea, Felix Mugurutzaren eskutik, Kanporamartxoa (basoari egin ohi zaion eskaintza) eta guzti.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.
Elkargunea: Orozkoko Museoa.
Eguna eta ordua: Urriaren 5a, larunbata. 9:00etatik 14:00etara.
Antolatzaileak: Orozkoko Udala eta Aunia Kultura Elkartea.
Informazioa eta erreserbak: 946 339 823 - museoa.orozko@bizkaia.org
Leku-kopuru mugatua.
Oharra: Mendiko ibilbide zorrotza (11 km). Oinetako eta jantzi egokiak eramatea
gomendatzen da. Kanpomartxoa eguraldia ona bada egingo da.

Belandiako jaiak: Larunbata

2019/10/05 11:00 - 17:14

Urduña Belandia |Jaia

19:00 // Puzgarriak eta umeentzako jokoak

19:00 // Patata tortilla txapelketa
Lehen saria 100 eurokoa izango da, bigarren 75 eurokoa eta hirugarrena, aldiz, 50 eurokoa. Antolakuntzak patatak, arrautzak eta tipulak emango ditu. Gainontzeko materialak parte hartzaileek eraman beharko dituzte

20:00 // Patata tortilen aurkezpena

20:30 // Odoloste jan herrikoia

20:30 // Sari banaketa eta tortilen dastatzea

21:00 // Berbena eta kontzertua

"Agur Etxebeste!" (Euskaraz)

2019/10/05 17:30

Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea | Laudio |Zinema

7 urtetik gorakoentzako filma

Prezioa: 3 euro

Sorgin zapatuak

2019/10/05 17:30

Lamuza parkeko Frontoi Etxean Laudio |Haurrentzako jarduera

Askaria eta udazkeneko loreak egiteko eskulan saioa. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat, doan. Lamuza parkeko Frontoi Etxean. Kirikiño Taldeak koordinatutako ekintza.

Goizale aterpearen jaia: Larunbata

2019/10/05 19:00 - 23:00

Goizale aterpea Urduña Lendoñobeiti |Jaia

"Agur Etxebeste!" (Gazteleraz)

2019/10/05 20:00

Laudioalde Lanbide Heziketa Ikastetxea | Laudio |Zinema

7 urtetik gorakoentzako filma

Prezioa: 3 euro

"Mandíbula afilada"

2019/10/05 20:00

Amurrio Antzokia | Amurrio |Antzerkia

Sarrera: 10 euro (bazkideek 8 euro)

Iraupena: 75 minutu

Laburpena:

Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu. Zeharo desberdinak dira. Eta, nola ez, elkar maite dute. Institutuan ezagutu eta orain, 30eko krisialdian, berriro egin dute topo. Gau batean zehar, bete ez ziren ametsak eta oroitzapenak biziko dituzte, ikusleak, barre-algaratik hausnarketara doan bitartean: azkarregi hazi al gara? Bizitza ametsak dira, barreak, eta negarrak,eta guztia hori da Mandíbula afilada.

Ziza eta onddo espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua

2019/09/23 - 2019/12/31

Laudioko Kultura Etxea | Aiaraldea

Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.