Sarrerek 8 euro balioko dute eta Kultur Etxean eskuratu ahalko dira urriaren 3ra arte. Autobusa 19:00etan itzuliko da Zarautzetik.
Aurten Zarautzen izango den Gipuzkoako ikastolen aldeko jaira hurbiltzeko garraioa eskainiko du Laudioko Udalak urriaren 6an. Laudio BHI aurreko geltokitik aterako dira autobusak 10:00etan eta 19:00etan itzuliko dira. Bidaia txartelak udaletxeko Euskara Arloan eros daitezke urriaren 3ra arte 8 euroren truke.
Igandean, Vital Eguna Laudiora joango da lehendabiziko aldiz, bere jarduera berezienetako bat burutzeko. Gure gizartean emakumezkoen kirolari, bereziki bertako kirolari, protagonismo eta presentzia handiagoa ematen laguntzeko eguna prestatu dugu.Hainbat kirol disziplinatan oinarritutako jarduerak izango ditu ekitaldiak:*Errugbia*Gimnasia erritmikoa*Mahai-tenisa*Tranpolina*Esgrima*Kirol egokitua*Taekwondoa*Atletismoa*Saskibaloia*Igeriketa*Tenisa*Padela*Txirrindularitza*Euskal pilota*Eskubaloia*Defentsa pertsonala*Futbola*Karatea*Hockeya
12:00 // Kanpai errepika 12:00 // Puzgarria 12:30 // Meza 12:30 // Egurrezko jokoak, trebezia lehiaketa 13:00 // Euskal dantza 15:00 // Zozketa
Adin guztientzako filma Prezioa: 3,75 euro Iraupena: 99 minutu
7 urtetik gorakoentzako filma Prezioa: 3 euro
16 urtetik gorakoentzako filma Prezioa: 5 euro Iraupena: 161 minutu
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Hamaika Kale erakusketa-aretoa ireki berri dela aprobetxatuz, horren ateak zabalduko ditugu Santa Cecilia musika-bandaren eta Getxa Goi txistulari-taldearen musika-ondare ukigarrienaren zati bat erakusteko: partitura zaharrak, musika-tresnak, ehun urtetik gorako idazkiak… Bisita biribiltzeko, erakusketa-aretoetan antzinako ogibideak ezagutuko ditugu: zapatagintza, aulkigintza, kandelagintza, gozogintza… Eta duela gutxiko belaunaldietara arte Urduñako hiriaren bereizgarri izan den ondarearen jakintzak eta zereginak jakitera emango dira. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Hamaika Kale erakusketa-aretoa (Andra Mari plaza z/g).Eguna eta ordua: Urriaren 6a, 13a, 20a eta 27a, igandeak. 11:00etan eta 12:30ean.Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Hamaika Kale Elkartea.Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.comwww.facebook.com/ordunaoficinaturismoLeku-kopuru mugatua