Mendiko ibilbidea, Juanjo Hidalgo gidariaren eskutik, antzina, artzainek, ikazkinek, harginek, egurginek, artisauek eta biltzaileek harremanak izateko, janaria prestatzeko eta jateko, ongi pasatzeko, jokatzeko, olgatzeko etea jai egiteko asti laburrez gozatzen zituzten tokiak aurkitzeko. Ubizearretik abiatu eta Ubizietako kortara igoko gara, eta han mundu galdu hura ezagutuko dugu, arrasto ia hautemanezinari jarraituko gatzaio, joko haietako bat jokatuko dugu eta hamaiketako xume baina gozoa hartuko dugu. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Orozkoko Museoa.Eguna eta ordua: Urriaren 19a, larunbata. 9:00etatik 14:00etara.Antolatzaileak: Orozkoko Udala eta Aunia Kultura Elkartea.Informazioa eta erreserbak: 946 339 823 - museoa.orozko@bizkaia.orgLeku-kopuru mugatua.
Urduñako musika-talde ugariren eskutik, kaleetatik ibiliko gara kalejira kontatu batean. Antigoako santutegitik abiatuko gara, eta Erdi Aroko dantzak eta tradizioak, gure hiriko bizimodua aldatu zuten gertaerak, herri- eta erlijio-jaiak eta ondarea utzi diguten pertsonaiak gogora ekarriko ditugu, besteak beste. Eta, hori guztia, gure hiriko musika-ondare ukigarriaren eta ukiezinaren aniztasun eta aberastasunaren etengabeko presentzia askatzen dugun bitartean. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Antigoako santutegia.Eguna eta ordua: Urriaren 19a, larunbata. 11:00etatik 14:00etara.Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Santa Cecilia musika-banda/ Urduñako Sozietate Korala / Urduñako Oilarrak / Getxa Goi Txistulariak.Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.comwww.facebook.com/ordunaoficinaturismoLeku-kopuru mugatua
Urriaren 12a izango da izena emateko azken eguna, hotelean bertan.
Datorren urriaren 19an ospatuko da Baranbioko Euskal Jaiaren XXIII. edizioa, Garrastatxun. Arratsaldeko ekintzak guztiz irekiak izango dira, baina goizeko jardueretan eta eguerdiko bertso bazkarian ez da erdaldunik onartuko.
Eskulanetako saioa ume guztiak arkeologo bihur daitezen. Jarraian, askaria. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko Frontoi Etxean. Arima taldeak koordinatutako doako saioa.
7 urtetik gorakoentzako filma Iraupena: 124 minutu Prezioa: 3 euro
"Orri biziak, ilustrazio zientifikoa". Izen emateak Induman urriaren 18ra arte.
Urriaren 19an, larunbatean, APILL elkarteak Laudio Moda desfilean 7. edizioa antolatuko du. Hitzordu horretan datorren denboraldiko joerak aurkeztuko dira. Aldai plazako karpan izango da, 19:30etatik aurrera. Sarrerak lortzeko jo beharko da ekimenean parte hartuko duten saltokietara edota merkataritza elkartearen Facebook orrialdera. Hala ere, plazako estalkian kokatuko duten pantalla bati esker ekintza hori jarraitzeko aukera egongo da. Hauek dira parte hartuko duten saltokiak: 1971, Lencería y moda infantil Aurori, Can-Can, Charol, Kukuma, Modimela, Monai, Nina Life Styling, Olympus kiroldenda, Trece13, Tximeleta Boutique eta Unan jantzi denda.
Emakumeen zarzuela antologia. Iraupena: 12 euro (10 euro bazkideentzat) Iraupena: 90 euro
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Hamaika Kale erakusketa-aretoa ireki berri dela aprobetxatuz, horren ateak zabalduko ditugu Santa Cecilia musika-bandaren eta Getxa Goi txistulari-taldearen musika-ondare ukigarrienaren zati bat erakusteko: partitura zaharrak, musika-tresnak, ehun urtetik gorako idazkiak… Bisita biribiltzeko, erakusketa-aretoetan antzinako ogibideak ezagutuko ditugu: zapatagintza, aulkigintza, kandelagintza, gozogintza… Eta duela gutxiko belaunaldietara arte Urduñako hiriaren bereizgarri izan den ondarearen jakintzak eta zereginak jakitera emango dira. Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.Elkargunea: Hamaika Kale erakusketa-aretoa (Andra Mari plaza z/g).Eguna eta ordua: Urriaren 6a, 13a, 20a eta 27a, igandeak. 11:00etan eta 12:30ean.Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Hamaika Kale Elkartea.Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.comwww.facebook.com/ordunaoficinaturismoLeku-kopuru mugatua