Urriak 23

Ziza eta onddo espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua

2019/09/23 - 2019/12/31

Laudioko Kultura Etxea | Aiaraldea

Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte. 

"Komunitatearen jakintza"

2019/10/06 - 2019/10/27

Hamaika Kale erakusketa-aretoa Urduña |Bisita gidatua

Hamaika Kale erakusketa-aretoa ireki berri dela aprobetxatuz, horren ateak zabalduko ditugu Santa Cecilia musika-bandaren eta Getxa Goi txistulari-taldearen musika-ondare ukigarrienaren zati bat erakusteko: partitura zaharrak, musika-tresnak, ehun urtetik gorako idazkiak… Bisita biribiltzeko, erakusketa-aretoetan antzinako ogibideak ezagutuko ditugu: zapatagintza, aulkigintza, kandelagintza, gozogintza… Eta duela gutxiko belaunaldietara arte Urduñako hiriaren bereizgarri izan den ondarearen jakintzak eta zereginak jakitera emango dira.

Hizkuntza: Euskara / Gaztelania.
Elkargunea: Hamaika Kale erakusketa-aretoa (Andra Mari plaza z/g).
Eguna eta ordua: Urriaren 6a, 13a, 20a eta 27a, igandeak. 11:00etan eta 12:30ean.
Antolatzaileak: Urduñako Turismo Bulegoa / Hamaika Kale Elkartea.
Informazioa eta erreserbak: 945 384 384 - turismo@urduna.com
www.facebook.com/ordunaoficinaturismo
Leku-kopuru mugatua

Agenda 2030ri buruzko erakusketa

2019/10/21 - 2019/10/25

Laudioko Kultura Etxea | Laudio |Erakusketa

UNESCO Etxeak Gure mundua eraldatzeko 17 helburu erakusketa ekarri du Laudiora, bertan Azoka Solidarioa egingo dela-eta, Udala eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearen laguntzarekin antolatuta.

Erakusketa urriaren 21etik 25era bisitatu ahal izango da Laudioko Kultur Etxean, eta haren helburuak dira 2030 Agenda  berriaren eta Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuen (GIH)  berri ematea eta herritarrak sentsibilizatzea. GIH bakoitza ilustrazio baten bidez adierazita dago, eta irudi horiek Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko artista hasiberriek nahiz eskarmentu handikoek eginak dira.

Erakusketako irudiak UNESCO Etxeak aukeratu ditu, ilustrazio-lehiaketa bat abian jarri eta 13 herrialdetako 170 egileren 197 ilustrazio jaso ondoren. Hautaketa egiteko, honako alderdi hauek hartu dira kontuan: genero-ikuspegia eta irudien zein hizkuntzaren erabilera ez-sexista.

Erakusketaren laguntzaile dira Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila eta Arabako Foru Aldundia.