Laudioko Udalak, Osasun Zentroarekin lankidetzan, erorikoak ekiditeko tailerra eskainiko du 64 urtetik gorako pertsonentzat, horiek baitira lesien kausa nagusienak. Bi saio teoriko-praktiko izango dira, azaroaren 19 eta 20an, 10:30etatik 12:30etara Kultura Etxean. Izena emateko orria jaso eta entregatu ahalko da osasun zentroan, udaletxeako Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ) eta Erretiratuen Klubean.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Argazki erakusketa egongo da Kultur Etxean bi astetan zehar.