Kontzerba fabrika bati antolatutako bisita gidatua. Izena eman ahal izateko 24 euro ordaindu beharko dira Okondoko Udaletxean, eta ezinbestekoa da 55 urtetik gorakoa izatea. Prezioaren barnean bazkaria eta garraioa sartzen dira.
Izaskun Mujika ipuin kontalariarekin, 5 urtetik gorako umeentzat. 17:30ean haur liburutegian. Beharrezkoa izango da izena ematea.
8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzendutako irakurketa kluba izango da. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Lamuzako udal liburutegian, liburutegia@laudio.eus helbidera idatzita edo 94 403 49 60 telefonora deituta.
Umorezko bakarrizketa, Irantzu Varelarekin. 20:00etan Amurrio Antzokian. Sarrera dohainik.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Argazki erakusketa egongo da Kultur Etxean bi astetan zehar.