Urtero bezala, elikagai bilketa egingo da ostiral osoan zehar eta larunbat goizean zehar Artziniegan. Establezimendu kolaboratzaileak Unide, Bego eta Errotaetxe supermerkatuak, eta Jakitokia izango dira.
Raisa Alavak eskainiko du ikastaroa azaroaren 22 eta 29an eta abenduaren 13 eta 20an, 17:30etik 20:30ra Kultura etxean. Raisa.alava@gmail.com helbidera mezua bidalita eman behar da izena.
Emakumeen oinetako zaharrak batuko dira.
Kosmetika naturalari buruzko hitzaldia emango da, non produktuak era kontzientean hautatu ahal izateko aholkuak emango diren.
Euskadiko eliteko lau terdiko finalerdiak jokatuko dira Aretako frontoian Iribarren-Zubizarreta eta Karregal-Mendia nogehiagokekin. 19:00etatik aurrera hasiko dira partiduak.
Maite Egiak eta Sabin Etxebarriak genealogiaren hastapenei buruzko hitzaldia emango dute.
Mendiko Lagunak taldearen mendi jardunaldien barruan antolatutako hitzaldia.
Umore ikuskizuna Detritus Teatrus taldearen eskutik. 15 urtetik gorakoentzat. Sarrera doan Lamuzako Kasinoa bete arte.
Garagardo festa ospatuko da ostiral gauean.
22:00 // Eriz&Totum Revolutum (Mugalde) 00:00 // Voltium (Amnesia Inn)
Baisala elkarteak dantza gaua egingo du datorren azaroaren 22an Gazela aretoan. Saioa 23:00etan hasiko da, eta ikasleez gain, taldearekin zerikusirik ez duten pertsonek ere izango dute parte hartzeko aukera. Halaber, taldeak adierazi du hemendik aurrera arreta bulegoa ostegunetan egongo dela zabalik, 18:00etatik 20:30ak arte.
23:00etatik aurrera, The Cowboyk kontzertua emango du Tolo tabernan.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Argazki erakusketa egongo da Kultur Etxean bi astetan zehar.