Parte hartzeko aurretik eman beharko da izena Nagusien Etxean.
“Ctrla” tailerra gurasoentzat: sare sozialak eta gazteak, ziber-indarkeria, ulertzea, alboan egotea eta heztea. 17:00etatik 19:00etara Zaraobe institutuan. Zaraobe institutuko IGEak antolatuta.
2-12 urte bitarteko haurrentzat, doan.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Argazki erakusketa egongo da Kultur Etxean bi astetan zehar.
abenduaren 26an eta 27an sukaldaritza eta elikadura tailerrak egingo dira 12 eta 35 urte arteko gazteentzat, Zubiko Etxean. Elena Jorrín nutrizionista laudioarrak kudeatuko ditu saioak. Hitzorduak hurrengoak izango dira: Abenduak 26, osteguna 16:00-18:00 Gosari osasuntsuak18:30-20:30 Askari osasuntsuak Abenduak 27, ostirala 16:00-18:00 Errezeta begetarianoak18:30-20:30 Gozoki osasuntsuakIzena emateko Gazteria Arlora jo beharko da, 94 403 48 50 telefonora deitu edo hezkuntza@laudio.eus helbidera idatzi.