10:00etan ipuin saio musikatua egongo da eskolan.
El Mesías kontzertu parte hartzailea ospatuko du Artzinegako udalak Bilboko Euskalduna jauregian. Autobusak 18:00etatik aurrera aterako dira Artziniegatik bertatik. Kontzertua aurrera eramateko, ezinbestekoa izango da gutxienez 15 pertsonek azaroaren 20a baino lehen izena ematea. Prezioa 20 eurokoa izango da erroldatutako pertsonentzat eta 25 eurokoa erroldatuta ez daudenentzat.
Amurrioko Gabonetako argiak piztuko dira 19:00etan. Aurretik, 17:00etan, "La dama de los sueños" herriko antzerkia izango da plazan bertan, eta 18:00etan txokolatada, toki berberean. Olentzerori, Errege Magoei eta Maridomingiri gutunak ere hartuko dira.
Laudioko Udalak 60 urtetik gorakoentzako dantza saioak eskainiko ditu, hileko lehen ostegunetan, 2020ko ekainera arte, Lamuzako Parkeko kasinoan, arratsaldeko 7etatik 9etara.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Gabonetako merkatu txikia Artziniegako "La Encina" kaperan abenduaren 8a arte. Objektuak Hiriska elkartearen lokalean ere hartuko dira aberduaren 12tik 22ra 18:00etatik 19:30etara.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.