Iruzur ohikoenak saihesteko hitzaldia 17:00-18:30 tartean.
Abenduaren 9an, astelehenean, Txani Rodriguez idazleak koordinatzen duen helduentzako irakurketa klubaren bilera berria egingo da udal liburutegian, 19:30etatik aurrera. Euskaraz irakurtzeko kluba abenduaren 16an elkartuko da, 19:30etatik aurrera, espazio horretan bertan. Haurrentzako irakurketa klubaren hurrengo hitzordua, berriz, izango da abenduaren 12an, 18:00etatik aurrera. Horietako batean parte hartzeko aurrez izena ematea derrigorrezkoa izango da.
7 urtetik gorakoentzako filma Iraupena: 135 minutu Prezioa: 3,75 euro
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Gabonetako merkatu txikia Artziniegako "La Encina" kaperan abenduaren 8a arte. Objektuak Hiriska elkartearen lokalean ere hartuko dira aberduaren 12tik 22ra 18:00etatik 19:30etara.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.