Gabonak prestatzeko bilera gazte lokalean.
12 urtetik gorako umeentzako ipuin lehiaketa antolatuko du Arrakudiaga-Zolloko gazte asanbladak. Ipuinak abenduaren 10a arte bidali ahal izango dira azgazte@gmail.com helbidean. Sariak abenduaren 24an banatuko dira.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Gabonetako merkatu txikia Artziniegako "La Encina" kaperan abenduaren 8a arte. Objektuak Hiriska elkartearen lokalean ere hartuko dira aberduaren 12tik 22ra 18:00etatik 19:30etara.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.