Abenduak 13 (Barikua) - 21:00etatik aurrera eta 5euskoren truk: ZEIT - GROOVE THRASH (EL EJIDO) https://www.facebook.com/zeitmetal/ https://zeitmetal.bandcamp.com/album/zeit-into-the-vacuum https://soundcloud.com/zeit-metal-band https://twitter.com/zeitmetalband https://www.youtube.com/channel/UCfAHw5SX02Gbzq-Vorcd-UQ MOSHAHOLICS - THRASH DEATH (BURGHOST) https://www.metal-archives.com/bands/Moshaholics/3540403551 https://www.facebook.com/moshaholics/ https://www.youtube.com/channel/UCfeXLeQga94ODxAxajKTUSg NEKROCAKE - DEATH METAL (BIZKAIA) https://www.metal-archives.com/bands/Nekrocake/3540448265 https://nekrocake.bandcamp.com/ https://www.facebook.com/Nekrocake/ CRUCIFUCKED - HELL´N ROLL (BILBO) https://www.facebook.com/crvcifvcked/
Ikastaroaren aurkezpena.
17:00 // Umeentzako tailerrak 18:15 // Zunba 19:00 // Pintxo-potea 19:30 // Dantza plaza 22:00 // Akerbeltz eta DJ Spoti
Gabonetako sukaldaritza tailerra emango da abenduaren 13an, dohainik, Lantenoko eskolan, 17:00etatik aurrera.
Gabonetako gozogintza lehiaketa egingo da artziniegan. Postreak 17:30-18:30 tartean eraman beharko dira, sari banaketa 19:30etan izango da. Aurkezpen, elaborazio eta zapore onenei sari bana emango zaie. Partaide guztiei landare bat eta bonboiak oporituko zaizkie.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Bizi dantza ikuskizuna antzeztuko dute. Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute eta Kultur etxean erosi ahalko dira abenduaren 9tik aurrera. 2 urteko gelatik DBHko bigarren mailara arte dauden ume guztiek bina sarrera dituzte bermatuta, baina abenduaren 5a baino lehen hartu beharko dira Kultur etxean.
Udal liburutegiak “Gabonetako ipuinak” saioa hartuko du datorren abenduaren 13an, ostiralean. 18:00etatik aurrera izango da. Bereziki zuzenduta egongo da 4 urtetik gorako haurrentzat.
Gabonetako zuhaitzak material birziklatuarekin egiteko tailerra.
7 urtetik gorakoentzako filma Iraupena: 120 minutu Prezioa: Dohainik
Laudioko parrokiak Laudion zein udalerritik kanpo ezkondu diren bikoteen Zilarrezko eta Urrezko Ezteiak ospatuko ditu datorren abenduaren 13an. 19:30ean hasiko da eta, jarraian, luntxa0 egongo da. Parte hartu nahi duten bikoteek elizako sakristian edo 94 672 48 36 telefono zenbakian eman dezakete izena.
Aiaraldeko kirol urtekaria aurkeztuko da 19:30etatik aurrera.
"Kantuak eta kontuak" Gorbeiaren inguruko kantak izango dira Gontzal Mendibilen, Iñaki Garcia Uriberen, Aitor Aspururen eta Arloteen eskutik.
Izaskun Solatxik eta Naia Ugarrizak Udane Iturbe eta Nerea Isusiren kontra jokatuko dute.
Euskal presoen aldeko elkartasun gaua egingo da Arrankudiagan, Lanbroa, Ostrich Weeding, Akabu eta Beranduegi musika taldeen partaidetzarekin. Bokatak eta hanburgesak jarriko dira salgai ere. Aurretik, 19:30k inguru, euskal presoen aldeko kontzentrazioa egingo da plazan.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Gabonetako merkatu txikia Artziniegako "La Encina" kaperan abenduaren 8a arte. Objektuak Hiriska elkartearen lokalean ere hartuko dira aberduaren 12tik 22ra 18:00etatik 19:30etara.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.