Artziniegak ezohiko bilkurara hurbiltzeko deialdia egin die herritarrei. Udal Igerilekuak egokitzeko obrak esleitzea bildatuko da, besteak beste.
Gabon kantak kantatu eta txoripanak emango dira.
"Oxigenoa euskarari 6.000 metroan ere" dokumentalaren aurkezpena eta Aiaraldeko protagonistekin solasaldia. Laudioko ikastetxeentzako aurkezpena izango da.
Gozokigintza osasuntsuaren erakustaldia egingo da.
"Euskaraz entrenatzen" saioa. Parte hartzeko kirolak@aiaraldea.eus helbidean izena eman beharko da.
Airaladeko kirol tribiala aurkeztuko da 18:00etatik aurrera.
Solastiar taldeak antolatuta, sarrera dohainik.
13 urtetik gorakoentzako filma Iraupena: 98 minutu Prezioa: Dohainik
Urtarrilaren 30eko greba orokorra prestatzeko greba batzordea.
Pertsona bakoitzak 3 argazki bidali beharko ditu gutxienez, Luiandoko tokiren batean aterata. Argazkiak abenduaren 19a baino lehen bidali beharko dira hontzuriaargazkikluba@gmail.com helbidera. 12 argazki onenak Otueta Gizarte Etxean aurkeztuko dira. 3 irabazleei kirol kamera eta argazki markoztatua oparituko zaie. Ondorengo bederatziei argazki markoztatua emango zaie.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Gabonetako merkatu txikia Artziniegako "La Encina" kaperan abenduaren 8a arte. Objektuak Hiriska elkartearen lokalean ere hartuko dira aberduaren 12tik 22ra 18:00etatik 19:30etara.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.
1940ko eta 1970eko hamarkaden tarteko jostailu zaharren erakusketa egingo da.