Gaur, San Tomas eguna ospatu eta urteari amaiera emango dio Amaurre Ikastetxeak. Goizean zehar disfrutatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte ikasle eta irakasleek.
Kalejira herritik eta txokolate jana ere egongo dira.
Umeentzako ikuskizuna 17:30etatik aurrera. Amaitzean sariak eta opariak banatuko dira marrazki lehiaketan parte hartu dutenen artean. Marrazkiak ere erakutsiko dira.
Gabonetako bolak egiten ikasteko tailerra, helduentzat. Abenduaren 13a baino lehen izena eman beharko da liburutegian.
Askaria eta dantza egongo dira.
Urtarrilaren 30eko greba orokorra prestatzeko greba batzordea.
Gazte mailako Aretako Txapelketa jokatuko dute Latorrek Uriarteren kontra, lau eta erdiko modalitatean. Ondoren, Azketak eta Elizegik Gorka eta Lizeagaren kontrako norgehiagoka izango dute Herriaren Txapelketa jokoan dagoela. Azken partidua, gazte mailako Aretako Txapelketakoa ere (binakako modalitatean), Hormaetxea eta Egañak Ibarrondo eta Amondoren kontra jokatuko dute.
Trikitixa, pantero eta txalaparta ikasleek kontzertua emango dute 19:00etatik aurrera.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Gabonetako merkatu txikia Artziniegako "La Encina" kaperan abenduaren 8a arte. Objektuak Hiriska elkartearen lokalean ere hartuko dira aberduaren 12tik 22ra 18:00etatik 19:30etara.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.
1940ko eta 1970eko hamarkaden tarteko jostailu zaharren erakusketa egingo da.