Laudioko Udaleko Gazteria Zerbitzuak hainbat ikastaro eskainiko ditu Gabonetako oporraldian. Abenduaren 23an, 24an, 26an eta 27an, 9:30etatik 13:30etara Youtuberi buruzko campusa egingo dute. 14 eta 21 urte bitarteko gazteentzat izango da bereziki eta bideoak sortzen eta editatzen ikasteko izango da. Horrez gain, soinua eta argiztapena ere landuko dute. Izena emateko Gazteria Arlora jo beharko da, 94 403 48 50 telefonora deitu edo hezkuntza@laudio.eus helbidera idatzi. Prezioa 40 eurokoa izango da.
2016an eta 2017an jaiotako umeentzako jolasak Arespalditzan eta Luiaondon 10:00etatik 13:30etara. Ume batentzako prezioa 25,20 eurokoa da, bi anai-arrebarentzako 46,20 eurokoa eta hirurentzako 63 eurokoa. Ezinbestekoa izango da inskripzio orria betetzea eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidaltzea, abenduaren 12a baino lehen.
2015an eta 2007an jaiotako umeentzako jolasak Arespalditzan eta Luiaondon 10:00etatik 13:30etara. Ume batentzako prezioa 25,20 eurokoa da, bi anai-arrebarentzako 46,20 eurokoa eta hirurentzako 63 eurokoa. Ezinbestekoa izango da inskripzio orria betetzea eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidaltzea, abenduaren 12a baino lehen.
2-10 urte tarteko umeentzako ekintzak 10:00-13:00 orduen tartean. Udaletxean izena eman beharko da abenduaren 16a baino lehen. Lehenago, 09:00-10:00 tartean, 2-10 urte tarteko umeentzako doako zaintza egongo da, abenduaren 16a baino lehen eman beharko da ere izena.
2007 eta 2013 tartean jaiotako umeentzako nutrizio tailerra.
10-16 urte tartekoentzako robotika campusa 11:00etatik 13:00etara. Abenduaren 16a baino lehenago eman beharko da izena udaletxean, 10 euro ordainduta.
Olentzerori... zer gertatzen zaio? antzezlana eskainiko du Zirtaka antzerki taldeak. Ondoren ikazkinak bertaratuko dira eta Olentzero eta Maridomingirentzako gutunak eta marrazkiak jasoko dituzte. Antolatzailea: Ohiturak Kultur Elkartea
Sulkaldaritza tailerra egingo da, morokilla eta intxaur saltsa eginda. Ikatz txondorra ere egingo da.
Ezinbestekoa izango da partaide bakoitzak bere bizikleta eramatea.
Amurrio hiriko hamabigarren Gabon kanta lehiaketa. Gutxienez 8 pertsonetako taldeak osatu beharko dira parte hartu ahal izateko. Izena abenduaren 13a baino lehenango eman beharko da Amurrioko Kultur etxean, dohainik. Bi kategorietan banatuko da norgehiagoka: koral musikan parte hartu ohi dutenak egongo dira alde batetik eta parte hartzen ez dutenak bestetik. Guztira, 1.800 euroko sariak banatuko dira. Taldeek hiru aldiz kantatu beharko dute: Kultur etxearen aurrean, Guk pasealekuan eta Larrinaga kaleko oinezko gunean.
Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okaberen eskutik.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.
1940ko eta 1970eko hamarkaden tarteko jostailu zaharren erakusketa egingo da.