Amurrioko Trail Mendi taldeak Babioko igoeraren laugarren edizioa antolatuko du, aniztasun funtzionala duten hainbat umerekin eta Olentzerorekin batera. Aurreko egunean, abenduaren 23an, Babio Non Stop erronka egingo da 18:00etatik aurrera. Izen emateak 699 238 171 telefonoan edo amurriotrail@gmail.com helbidean egin ahalko dira, 10 euroren truke.
2016an eta 2017an jaiotako umeentzako jolasak Arespalditzan eta Luiaondon 10:00etatik 13:30etara. Ume batentzako prezioa 25,20 eurokoa da, bi anai-arrebarentzako 46,20 eurokoa eta hirurentzako 63 eurokoa. Ezinbestekoa izango da inskripzio orria betetzea eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidaltzea, abenduaren 12a baino lehen. 2015an eta 2007an jaiotako umeentzako jolasak Arespalditzan eta Luiaondon 10:00etatik 13:30etara. Ume batentzako prezioa 25,20 eurokoa da, bi anai-arrebarentzako 46,20 eurokoa eta hirurentzako 63 eurokoa. Ezinbestekoa izango da inskripzio orria betetzea eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidaltzea, abenduaren 12a baino lehen.
2007 eta 2015. urteen artean jaiotako umeentzako jolasak Arespalditzan eta Luiaondon 10:00etatik 13:30etara. Ume batentzako prezioa 25,20 eurokoa da, bi anai-arrebarentzako 46,20 eurokoa eta hirurentzako 63 eurokoa. Ezinbestekoa izango da inskripzio orria betetzea eta info@aiarakoudala.eus helbidera bidaltzea, abenduaren 12a baino lehen.
2-10 urte tarteko umeentzako ekintzak 10:00etatik 13:00etara. Udaletxean izena eman beharko da abenduaren 16a baino lehen. Lehenago, 9:00etatik 10:00etara, 2-10 urte tarteko umeentzako doako zaintza egongo da, abenduaren 16a baino lehen eman beharko da ere izena.
Mariskada baterako boletoak salgai jarriko dira Txokogorrin.
2007 eta 2013 urteen artean jaiotakoentzako zientzia tailerra, 10:30etik 13:30era.
Parkean egingo zaio ongietorria Olentzerori, anbulategi parean. Kalejira egingo da jarraian Abiagarri auzoraino. Txokolatea, gaztaina erreak eta ardo beroa banatuko dira bertan. Ondoren, 18:30ean, Olentzero agurtzeko aukera egongo da Juan Urrutia plazan.
Plazatik aterako da 16:00etan eta Urduñako kaleetan barrena arituko da, Getxa Goi, Erauntsi eta Bihotza Konpartsa taldeen laguntzarekin. 18:00etan gaztainak eta txokolatea banatuko dira Foru plazan. 20:00etatik aurrera gabon-kantak kantatuko dira, Urduñako Oilarren eskutik, hirian zehar, erresidentziatik hasita.
Irteera Zubibarri zubitik izango da. 18:30ean egingo zaio harrera kiroldegian.
Olentzero eta Mari Domingiren kalejira egongo da, baita euskal dantzak ere.
Olentzero eta Mari Domingiren etorrerarekin batera, postal lehiaketaren sari banaketa ere egingo da.
Herritik kalejira. Amaitzean, gaztainak eta ardo gozoa banatuko dira.
Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.
1940ko eta 1970eko hamarkaden tarteko jostailu zaharren erakusketa egingo da.