Abenduak 27

Sukaldaritza eta elikadura tailerra

2019/12/27 16:00 - 20:30

Zubiko Etxea | Laudio |Tailerra

Abenduaren 26an eta 27an sukaldaritza eta elikadura tailerrak egingo dira 12 eta 35 urte arteko gazteentzat, Zubiko Etxean. Elena Jorrín nutrizionista laudioarrak kudeatuko ditu saioak. Izena emateko -ikastaro batean edo gehiagotan- Gazteria Arlora jo beharko da, 94 403 48 50 telefonora deitu edo hezkuntza@laudio.eus helbidera idatzi. Plaza mugatuak daude. Hitzorduak hurrengoak izango dira:

Abenduak 26, osteguna

16:00-18:00 // Gosari osasuntsuak

18:30-20:30 // Askari osasuntsuak

Abenduak 27, ostirala

16:00-18:00 // Errezeta begetarianoak

18:30-20:30 // Gozoki osasuntsuak

Ziza eta onddo espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua

2019/09/23 - 2019/12/31

Laudioko Kultura Etxea | Aiaraldea

Laudioko Mikologia Elkarteak espezieak identifikatzen laguntzeko zerbitzua eskainiko du zaletuentzat. Horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan Kultura Etxera jo beharko da, taldeak duen lokalera, 18:30etatik 20:00ak arte. Abenduaren 31ra arte.