10:00 // Txupinazoa eta kanpai hotsak trikitixarekin girotua12:00 // Meza Nagusia, Santu Patroiaren eta herriko hildakoen ohorez baselizanJarraian Gizarte Zentruan luntxa bertaratutakoentzat13:30 // Zozketa17:00 // VI. Briska txapelketa Gizarte Zentruan (Ikusi aparteko programa)
Urtarrilaren 24tik maiatzaren 29raino emango den ikastaroa, ostiralero 17:00etatik 18:30etara. Gutxienez 9 pertsona erroldatu beharko dira aurrera eraman ahal izateko, inskripzio fitxak udalean eman beharko dira urtarrilaren 7tik 16ra bitartean. Prezio murriztua 30,37 eurokoa izango da, erroldatuentzako 37,12 eurokoa, eta erroldatu gabeentzako 67,00 eurokoa.
Aurrematrikulazio kanpaina dela eta egingo da jardunaldia.
Plaza kopuru mugatua, izena urtarrilaren 22a baino lehenago eman beharko da.
Stellar Circus zirkoa egongo da Gravity ikuskizunarekin. Prezioa 10 eurokoa izango da lehiatilan.
Aretako Pilotalekuan Herriaren XXIV. Txapelketako finalak jokatuko dira urtarrilaren 24an, ostirala, 19:00etatik aurrera. Zuzenean ikusi ezean, hurrengo egunean EITBn emango dute berriro ikusi ahal izateko.
Bertso afaria egingo da Basalarrina elkartean Gasteizko Errexala eta Aiaraldeako Altubepekoak taldeekin. 15 euroko prezioa izango du sarrerak eta 606895739 zenbakiari mezua bidalita eskuratu ahalko dira, asteazkena baino lehen.
Kontzerturako ateak 22:00etatik aurrera irekiko dira. Sarrerek 9 eta 12 euroko prezioa izango dute.
Baisala taldeak, gau-dantzaldi bat antolatu du urtarrilaren 24rako Gazela aretoan 23:00etatik aurrera. Hainbat motatako musika egongo da, koreografia ezberdinak, animazioak, ezusteak eta abar. Dantza irekia da, beraz, gorputza mugitzera eta ondo pasatzera animatuko diren pertsona guztientzat egongo da zabalik.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.