Artziniegako Santxotena museoko Belenei bisita, urtarrilaren 24an eman beharko da izena beranduenez. Autobusa urtarrilaren 28an aterako da Telefonicatik 11:00etan eta 17:00etan bueltatuko da.
60 urtetik gorakoentzako gimnasia saioa, doan. Ez da izena eman behar.
Nire hartz handia, nire hartz txikia eta neu ipuina. 4 urtetik gorako umeentzako; gehienez 15 ume egon ahalko dira.
Urtarrilaren 28an Ortazadarrek hitzaldia emango du, “HEGALBIZIA: elkarbizitza eta adimen emozionala” programaren barruan. Donibane Aretoan izango da, 18:00etan. Jolastxokoan haurtzaindegi zerbitzua egongo da.
Bost kontinenteetan egindako Belenen erakusketa egingo da astero otsailaren 2a arte. Erakusketa ostiraletatik igandeetara egingo da, 11:00-13:30 eta 16:00-19:00 tarteetan zehar Santxotena museoko tailerrean.