Sei saio eskeiniko dituzte, 4 internet bidez eta beste bi enpresetan.
Alvaro Teixeirak eskainiko die hitzaldia 55 urteko lagunei. 15 entzule sartuko dira gehienez.
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusten ari da udala. Orozkoko hirigintza-eredua arautzen duen tresna da, besteak beste, bizitzeko moduarekin, etxebizitzarekin, espazio publikoarekin, mugikortasunarekin, ekipamenduekin eta inbertsioetako lehentasunekin lotuta dagoena. Horiek guztiek herritarren eguneroko bizitza baldintzatzen dute; hori dela eta, hirigintza planaren berrikuspenean orozkoarren ekarpenak funtsezkoak dira. Helburua da etorkizuneko planean ahalik eta kolektibo gehienen ikuspegia txertatzea.