"Emaginak, vesteleak, fraideak eta garbitzaileak", Juanjo Hidalgoren eskutik. Orozkoko Museoak igandeetako egitarau zabala antolatu du azarorako aurten ere, 'Orozko inguruan duzun museoan' izenburupean. COVID-19 pandemiaren aurkako segurtasun-neurriak direla eta, ohiko ibilbideen ordez solasaldiak eta hitzaldiak eskainiko dituzte. Saio guztiak doakoak izango dira eta, edukiera mugatua izango denez, izena eman beharko da aldez aurretik 94 633 98 23 telefono zenbakira deituta edo museoa.orozko@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita.
8-10 urte bitarteko umeentzako tailerra.
8-10 urte bitarteko umeentzako tailerra.
Aurten, APILLek Laudioko XI. Pintxoaren eta Kazolatzo Mikologikoaren Ibilbidea antolatuko du azaroaren 6, 7, 8, 13, 14 eta 15ean.
Santiago Segurak zuzendutako filma adin guztientzat. 3,5 euro umeentzat eta 4,5 helduentzat. 96 minutu.
Ingrid Garcia-Johnsson antzezle du komedia musikalak. Estatu espainarreko 70eko hamarkadan girotua dago eta kontatzen ditu neska baten ahaleginak dantzari moduan arrakasta izateko telebistan. 116 minutu. Sarrera: 5 euro.
Emakume gazte batek bere amaren ametsa betetzeko ahalegina egingo du, Notting Hillen, Londresen, gozo-denda irekita. 98 minutuko filma. 4,5 euro sarrera.