Asteartea, azaroak 10



17:30

Irakurketa kluba familian

Alondegia, Urduña | Haurrentzako jarduera

Seme-alaben irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, familiei zuzendutako irakurketa kluba egingo da Urduñako Alondegian. Urriaren 13an, azaroaren 10ean eta abenduaren 1ean, 17:30ean, izango dira Alondegiko Areto Nagusian. Doan eskainiko dituzte hiru saioak, Ana Apikaren eskutik. Plazak mugatuak izango direnez, aldez aurretik egin behar da izen-ematea, 94 538 30 03 (luz. 53) telefono zenbakira deituz. Familia bakoitzeko heldu eta ume bana joan daitezke saioetara. Nabarmentzekoa da 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat daudela bideratuta. Irakurketa kluban, oro har, liburutegian dauden liburuak ezagutu, erabili eta gozatzeko aukera izango dute familiek. Gurasoek etxean irakurzaletasuna bultzatzeko aholkuak jaso, bibliografia gomendatua ezagutu eta mailegua praktikan jarriko dute. Umeek, aldiz, ipuinak entzun eta poesiarekin jolastuko dute.

Irakurketa kluba familian Alondegia
Seme-alaben irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, familiei zuzendutako irakurketa kluba egingo da Urduñako Alondegian. Urriaren 13an, azaroaren 10ean eta abenduaren 1ean, 17:30ean, izango dira Alondegiko Areto Nagusian. Doan eskainiko dituzte hiru saioak, Ana Apikaren eskutik.

Plazak mugatuak izango direnez, aldez aurretik egin behar da izen-ematea, 94 538 30 03 (luz. 53) telefono zenbakira deituz.

Familia bakoitzeko heldu eta ume bana joan daitezke saioetara. Nabarmentzekoa da 4 eta 6 urte bitarteko haurrentzat daudela bideratuta.

Irakurketa kluban, oro har, liburutegian dauden liburuak ezagutu, erabili eta gozatzeko aukera izango dute familiek. Gurasoek etxean irakurzaletasuna bultzatzeko aholkuak jaso, bibliografia gomendatua ezagutu eta mailegua praktikan jarriko dute. Umeek, aldiz, ipuinak entzun eta poesiarekin jolastuko dute.


10:00
13:00

Azaroaren 25ri lotutako marrazki lehiaketa

Orozkoko Museoa, Orozko | Lehiaketa

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari erreferentzia egin beharko diote marrazkiek.

Azaroaren 25ri lotutako marrazki lehiaketa Orozkoko Museoa

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari erreferentzia egin beharko diote marrazkiek.