400 txandal praka jasotzeko deia egin dute.
"Emakume jaiotzea", Felix Mugurutzaren eskutik Orozkoko Museoak igandeetako egitarau zabala antolatu du azarorako aurten ere, 'Orozko inguruan duzun museoan' izenburupean. COVID-19 pandemiaren aurkako segurtasun-neurriak direla eta, ohiko ibilbideen ordez solasaldiak eta hitzaldiak eskainiko dituzte. Saio guztiak doakoak izango dira eta, edukiera mugatua izango denez, izena eman beharko da aldez aurretik 94 633 98 23 telefono zenbakira deituta edo museoa.orozko@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita.
8-10 urte bitarteko umeentzako tailerra.
Scooby Doo eta bere lagunak dira filmaren protagonistak. Misterio baten korapiloa askatu beharko dute. Iraupena: 93 minutu Sarrerak: 3,5 umeentzat eta 4,5 euro helduentzat
Gorka Miguezek eta Alfonso Diezek egingo dituzte antzezle lanak ipuin musikatu honetan.
Gaztetxokoaren ohiko jarduera 11 eta 16 urte bitarteko gazteentzat
Mario Casas antzezlea da thriller honen protagonista. Bere bizitza osoa aita zaintzen eman ostean, berriro hasteko asmoa dauka, baina neska bat ezagutuko du eta bizitza hankaz gora jarriko dio. Iraupena: 92 minutu Sarrera: 5 euro
Gizonezko batek dibortzio prozesua igaro ostean antzeko egoera bizi izan duen langun batekin joango da bizitzen eta dibortziatuen kluba sortuko dute. Pelikula komikoa. Iraupena: 108 minutu Sarrera: 4,5 euro
Emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunari erreferentzia egin beharko diote marrazkiek.