"Gabonetako menua eta pekatua", Felix Mugurutzaren eskutik. Orozkoko Museoak igandeetako egitarau zabala antolatu du azarorako aurten ere, 'Orozko inguruan duzun museoan' izenburupean. COVID-19 pandemiaren aurkako segurtasun-neurriak direla eta, ohiko ibilbideen ordez solasaldiak eta hitzaldiak eskainiko dituzte. Saio guztiak doakoak izango dira eta, edukiera mugatua izango denez, izena eman beharko da aldez aurretik 94 633 98 23 telefono zenbakira deituta edo museoa.orozko@bizkaia.org helbide elektronikora idatzita.
Animaliak dira protagonistak umeentzako komedia honetan. Txakur eta katu bat dira bi espezien arteko liskarrak ekiditeko arduradunak, baina loro batek egingo du saiakera borroka berpizteko. Iraupena: 84 minutu Sarrerak: 3,5 euro umeentzat eta 4,5 euro helduentzat
Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea (ikusi kartela).
Gasteizen girotutako filma, zehazki, 2009. urtean. Abiadura Handiko Trenean zaindari gisa lan egiten duen emakume batek sumatzen du bere alabak ez duela lo egin etxean. Non dagoen jakiteko ikerketa abiatuko du eta ezuste handiak ekarriko dizkio horrek. Iraupena: 100 minutu Sarrera: 5 euro
Katie Holmesk eta Josh Lucas antzezleak dira amodiozko filme honen protagonistak. Iraupena: 107 minutu Sarrera: 4,5 euro
Prezioak: 3,5 euro umeak eta 4,5 euro helduak (ez da bonorik egongo)