Mare Seyek ikastaroa eskainiko du Artziniegako kiroldegian. Boken Y Jo teknika eta armen erabilera landuko dira. Izena emateko 620 662 273 telefonoarekin jarri harremanetan
11:30etatik 13:00etara eskulanak 6-7 urteko gazteentzat eta 17:00etatik 19:00etara 11-16 urteko gazteentzat. Izen ematea: ostiralera arte Indumaren bulegoan (18:00-20:00) edo infoinduma@yahoo.es helbidera mezua bidalita. Inoiz joan ez diren gazteek lehentasuna izango dute eta beharrezkoa izanez gero zozketa egingo da plazak banatzeko.
'ANkerkeriari STOP' plataformak kotxe karabana antolatu du larunbat goizean, Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazte auzipetuen egoera salatzeko. Arratsaldean mobilizazioa egingo da Gasteizen eta kotxe kedadak jarri dira eskualdeko herri deberdinetan: Laudio: 15:45, Lateorroko aparkalekuan Amurrio: 16:00 Telefonikan Urduña: 16:30 Suhiltzaileetan orozko: 16:00 Hegoaldeko aparkalekua
Izaro Andresek Limones en invierno diska aurkeztuko du Amurrio Antzokian. Sarreren prezioa: 15 euro Bazkideentzako salmenta eguna urtarrilaren 4a izango da. Publikoarentzako salmenta eguna, berriz, urtarrilaren 5ean, 9:00etatik aurrera Sarrerak Amurrioko Kultur Etxean edo amurrioantzokia.eus webgunean eskuratu ahalko dira.